Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Kolangiokartzinomaren bilakaera eta tratamenduen bilaketa aztertu dute
Maila handiko adituek parte hartu zuten jardunaldi horretan, eta gaixotasun horri buruzko ezagutzak, ikerketak eta aurrerapenak partekatu zituzten bertaratuekin.
CCAak digestio-likidoaren behazuna garraiatzen duten hodi meheetan (behazun-hodiak) sortzen diren tumoreak dira; gibela, behazun-besikula eta heste meharra lotzen dituzten hodiak, hain zuzen ere. Minbizi mota hori oso heterogeneoa mutazio-mailari dagokionez, eta, horregatik, oso konplexua da tratamenduak bilatzea eta horien bilakaera aztertzea.
Tratamenduei, eredu esperimentalei, agente kimioterapeutikoei, organo-on-a-chip gailu mikrofluidikoei eta gaixotasun horren etorkizuneko norabideei buruzko ikerketaz hitz egiteko, jardunaldi espezializatuan izan ziren: Jesús Bañales eta Pedro Rodrigues (Ikerbasque, IIS Biogipuzkoa), Ana Lleo (Humanitas University, Milan), Patricia Aspichueta (UPV/EHU, IIS Biobizkaia), Iván Rivilla (Ikerbasque, DIPC) eta Izar Gorroñogoitia (Leartiker). Núria Campmany, EIT Health Spain-eko lankidetza eta ekosistemaren arduraduna, izan zen beste hizlarietako bat. EIT Health fundazio publiko-pribatua aurkeztu zuen, 120 partner europar baino gehiagorekin, elkarlanean, berrikuntza merkatura erakartzea helburu duen erakundea. Campmanyk, gainera, azelerazio-programa batzuk aurkeztu zituen, proiektuaren ideiatik hasita, eskalatu arte euskarria emanez.