Uda azkena
Bertan, gure lagunekin ikasturte berri honetarako gure proposamen berriak zeintzuk diren aipatzerakoan, noski Pintxo Poteaz gain, erretzeari utziko diot, dagoeneko gimnasioan izena eman dut, baina lehen astean joan naiz eta pintxo potean baino jende gehiago zegoen, uff niretzat larregi! Bai motel orain denok kiroldegira, gimnasiora, bidegorrian korrika Behobia datorrelako, hau da Boom Izugarria! Hau da garai onena jarduera fisikoa egiten hasteko, hartutako kilotxoei egurra emateko. Baina zer egin dezaket? Nondik hasi?
Zertarako galdetzen diogu gure buruari zer egin (hainbeste aukera dugu zerbait egiteko, ez dagoela aitzakiarik), gehiagotan galdetu beharko genioke ondorengoak: “gaur egin al dut jarduera fisikorik?”, “nire osasunari laguntza txiki bat eman ahal diot jarduera fisikoa eginaz?”. Bai, ziur norbaitek diola “nik ia egunero egiten dut, ia astelehenean, ia asteartean, ia asteazkenean…” hau txiste txarra, baina errealitatearekin zer ikusi handia duela uste dut. Beti izaten dugu aitzakiaren bat jarduera fisikoa alde batera usteko, ala ez?
Nahiz eta esandako guztia badakigu, oraindik egoera pre eta kontenplatiboan gaude, aurrera pausua eman gabe, baina gustatuko zitzaizun zure bizitza estiloa nolakoa den jakitea?
Hurrengo Check list hau pasatzea proposatzen dizuet, zuen bizitza estiloa eta jarduera fisikoa baloratu ahal izateko.
Emaitzaren arabera ez dago aitzakiarik! Zure emaitza 80 puntutik beherakoa bada, jarri zaitez martxan! Zure osasunak eskertuko dizu eta.
Check list-a pasatzea ondo dago, baina 80 tik behera zaudetenontzat eta noski besteentzat ere, garai honetarako proposamena honako hau da: Udazkenaz gozatu: Koloreak ikusi eta gozatu, perretxiko eta masustak bildu eta dastatu!
Jarduera fisiko horiek ez dute esfortzu handiegirik behar, orduak eman daitezke, intentsitate baxuko ariketa denez ia denontzako baliagarria da.
Jarduera fisikoaz gain, gure memorian kolore zoragarri, paisaia eder eta noski etxera jaki goxoekin eta oso osasungarriekin itzuliko gara. On egin! (kontuz perretxikoekin).