Mundukidek kanpaina jarri du abian Marrupako nekazariei diru-laguntzak bideratzeko

Mundukidek kanpaina jarri du abian Marrupako nekazariei diru-laguntzak bideratzeko

Mundukide
Mundukidek dirua batzeko kanpaina berri bat jarri du abian Marrupako ekonomiari bultzada bat emateko. Euskadiko Kutxaren laguntzari esker garatuko da eta kanpainaren leloa izango da 'Eman zure kreditua orain!'
2011/12/19

Abenduan eta urtarrilean, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako Euskadiko Kutxako bulegoetan egin ahal izango dira diru sarrerak. Orain 10 urte hasi zen Mundukide mikro-kredituak banatzen Marrupan, eta gaurdaino bizirik eta osasuntsu iritsi den aktibitate honek gero eta arrakasta handiagoa du.

Marrupa Programako gainerako nekazal aktibitateekin batera, munduko laugarren herrialde txiroenean  bizi diren familien bizitza duinagoa izatea du helburu.

Mundukidek kanpaina jarri du abian Marrupako nekazariei diru-laguntzak bideratzeko

Kanpainaren ezaugarriak

Kokapena
Marrupa · Mozanbike iparraldea · munduko laugarren herrialde txiroena · 58.700 biztanle · 44 urte arteko bizi itxaropena · urtean 100 € edukitzera iristen ez diren familiak · nekazaritza da ekintza nagusia ·

Zertarako erabiltzen dute kreditua?

  • Ereite-aroan eskulana ordaintzeko.
  • Haziak, landareak eta animaliak erosteko.
  • Ureztatze, kanalizazioak, etab… hobetzeko.

Kredituaren ezaugarriak

  • Bezeroak: Marrupako nekazariak.
  • Kopurua: 20-225 € artean
  • Interes mota: %0 lehenengo 5 hilabeteetan / %1urtea bete arte
  • Itzultze tasa: %90

*Kredituetako diru itzulpenak eta kanpaina honetan jasotako ekarpenak, Marrupa programako lanetan berrerabiliko dira.