Leiho berri bat gogoeta kooperatiboari
Zer gairekin hasi? Nondik hasi? galdetu diogu azken hilabetean geure buruari zalantzati. Zein izan daiteke espazio hau estreinatzeko gairik aproposena? Nondik hurbildu kooperatibistongana? Bizi dugun uneakaukera ematen du hainbat gogoetagaieta erronka jartzeko mahai-gainean,hausnarketa kooperatiboa gori-gori dago,eta, egia esan, hainbat gai izan ditugu esku artean. Baina, azkenean, egokiairuditu zaigu gure asmoen berri emanazhastea kolaborazio ildo berri hau. Hori delaeta, pentsamenduaren ur sakonagoetanmurgildu aurretik, geure buruak aurkeztuz,eta espazio honi zentzu bat emanaz, ekingodiogu atal berri honi. Jar ditzagun oinarriak bada, langintza sakonagoetan hasi aurretik.
Nortzuk gara?
LANKI Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren Ikertegia da, Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean kokatua. Hamar ikerlari-irakaslek osatzen dugu taldea eta ondoko esparruetan ari gara lanean: kooperatibagintza, batez ere, Arrasateko Kooperatiba Esperientzia; Ekonomia sozial eta solidarioa; eta Gizarte berrikuntza eta komunitate autoeratuaren garapena. Gizarte erronkei adi jardun dugu LANKIn, begirada gaurkotuz so eginaz gizartearen bilakaerari. Hasiera-hasieratik Arrasateko Kooperatiba Esperientziak duen berezitasunak erakarri gaitu, eta bere ezagutzan sakondu dugu, badagoelako esperimentu kooperatibo honetan gauza interesgarririk. Azkenik, mundura irekita, ekonomia sozial eta solidarizaren eremuan han eta hemen gertatzen diren esperientzien dibertsitatearekin harremanetan gaude.
Ikerkuntza, hezkuntza eta aholkularitza eskaintzen dugu arlo guzti horietan. Eragile cooperativo eta sozialekin elkarlan estuan aritzea da gure ikur garrantzitsuenetako bat. Norabide honetan, Otalorarekin, MONDRAGONeko kooperatibekin, Bagararekin edo Mundukiderekin dihardugu lanean hainbat proiektutan.
Zerk mugitzen gaitu?
Hurbilpen pertsonalak hurbilpen, bada hari komun bat LANKIko kideongan. Hau da, gizartearekiko eta bere bilakaerarekiko kezka, ulertu nahia eta konpromisoa.
Eta hortik abiatuta, ondoko sinesmenak ematen dio zentzua gure lanari: autoeraketaren eta kooperatibagintzaren ideia gizartea eta erakundeak artikulatzeko praktika interesgarria dela.
Eta bai, badakigu kooperatibagintzaren praktikak, kooperatibagintza egunero ’egiteak’, badituela kontraesan eta dilema batzuk. Ezagutzen gaituztenek badakite eredu kooperatiboaren praktika oso gertutik ezagutzen dugula. Askok badakizue azken urteetan buru-belarri jardun dugula hezkuntza kooperatiboankooperatibistekin zuzenean. 6.000 kooperatibistatik gora izan dira gurekin hezkuntza eta gogoeta cooperativo saioetan eta 500 saiotik gora gidatu ditugu azken bost urtetan. Eta bai, duda barik esan dezakegu ezagutzen ditugula gure kooperatibagintzaren zailtasunak eta erronkak, bertatik bertara protagonistekin dugun interakzio zuzen horrek ematen duen bizipen hurbiletik. Baina, hain zuzen ere, eguneroko praktikan diharduten eragileekin egoteak erakutsi digunagatik, eredu kooperatiboaren balioa handia dela uste dugu. Kooperatibak ez dira formula perfektuak, jakina, baina zalantzarik ez daukagu erantzun zehatz, interesgarri eta ezberdinak eskaintzen dituztela enpresa eta ekonomia egiteko molde gizatiarragoak garatzeko. Kooperatibak, hegemonikoa den kapitalaren logikatik aparte, enpresaren premura bestelako logika sozialak dakartzaten proposamen errealak dituztela uste dugu. Eta praktika horiek hobetzea eta berauek garatzea gure gizartearentzat interesgarria dela uste dugu.
Zein helburu dugu?
Kooperatibagintza eredu interesgarria dela da gure lanerako premisa, eta eredu honetan sakontzeko bitartekoak jartzea da gure helburu nagusia. Arrasatear kooperatibagintzaren biziberritzea da MONDRAGONeko kooperatibekin egiten dugun lanaren iparra. Eta zer esan nahi dugu kooperatibagintza biziberritzearekin? Kooperatibak gizarte baldintza jakin batzuetan sortu ziren, eta nolabait, orduko behar eta ametsen neurrira egindako proposamena izan zen. Garai hartan, kooperatibagintzak zentzu garbi bat zuen, hau da, esanahi historiko eta norabide jakin bat. Baina gauzak asko aldatu dira. Batetik, testuinguru sozial eta ekonomikoa izugarri aldatu da. Bestetik, kooperatibak eurak ere bilakaera bat izan dute. Eta azkenik, kooperatibistaren perfila bera ere aldatu egin da, bestelako ikusmolde, motibazio eta kezka berriak ditugu gaur egun. Garai berrien erronkei egokitutako formulazioak behar ditu kooperatibagintzak eta norabide horretan jardun nahi dugu lanean. Uneotan gure kooperatibagintzak dituen, eta azken gertakariekin ageriagoan geratu diren, galdera eta korapilo berriei erantzunak aurkitu beharrean gaude, praktikaren gaineko gogoeta autokritikoa eginaz eta ekinbideak marraztuz. Non bilatu erantzunak? Gure ustez, kooperatibagintzak berak ditu bere baitan etorkizuna pentsatzen jarraitzeko pista interesgarriak. Kooperatibaren definizio sozioenpresarialean sakontzea da gakoa. Garen horretan sakontzea da norabidea: nortasundun kooperatibismo autoexijenteago bat ernetzea, alegia.
Zertan dihardugu lanean?
Kooperatibagintzaren gaineko hezkuntza lana da gure egiteko nagusietako bat. Lehentasunezko estrategia da guretzako. Batetik, hezkuntza kooperatiboaren I+Gan dihardugu lanean. Otalorarekin elkarlanean, eta kooperatibistekin orpoz orpo, kooperatibagintzaren arima elikatzen eta praktikaren gaineko gogoeta sustatzen jardun dugu azken 5 urteetan. Formatu txikiko formazio eskaintzan (bazkideak, eta organo sozial eta exekutiboak) eta baita ‘Kooperatibagintzan aditu-tituluan’ (kooperatiben proiektu sozioenpresariala kooperatiba barrutik bultzatzeko eragileak prestatuz). Bestetik, unibertsitate mailako zenbait eskaintza ditugu: ‘Ekonomia Sozial eta Enpresa Kooperatiboan online Masterra’ (MUko Enpresagintzarekin elkarlanean) eta ‘Ekonomia Solidarizan Masterra’. Horrez gain, Kooperatibagintzaren barne antolaketa hobetzeko esparru ezberdinetan dihardugu lanean: partehartzearen garapena eta lankidetzaren psikologia. Gizarte eraldaketaren inguruko ikerkuntza eta garapena da gure beste lan esparruetako bat. Kontzeptu horren azpian dagoen izpiritu berritzailea eta esanahi gaurkotua lantzen dihardugu gizarte eragile eta kooperatibekin esparru ezberdinetan: Garapenerako Lankidetzan (Mundukide) eta herrigintza eta komunitate autoeratuaren garapenean (Bagara). Zeregin honetan erremintak, aholkularitza eta ikerketaren ekarpena egiten dugu nagusiki prozesu horietara. Azkenik, kooperatibagintzaz eta Arrasateko Kooperatiba Esperientziaz ikertzen dihardugu, materialak eta argitalpenak sortzen, eta eredua bestelako esperientzia autoeratuekin konpartitzen.
Zer aurkituko duzu atal berri honetan?
LANKIn eskuartean ditugun, eta lantzen dihardugun, gai ezberdinak ekarriko ditugu txoko honetara. Batetik, hausnarketa kooperatiboa elikatzeko interesgarriak izan daitezkeen ikuspegi teoriko eta praktikoen gainean idatzi nahiko genuke. Bestetik, kooperatibetan bertan martxan dauden prozesu berritzaile ezberdinen inguruko irakaspenak konpartituko ditugu. Beraz, teoriaren kolorea eta praktikaren arnasa konbinatzen saiatuko gara.
Zehazki, zertaz jarduteko asmoa daukagu? Hona hemen adibide batzuk: hezkuntza kooperatiboaren estrategia, irakaspenak eta emaitzak; eredu kooperatiboaz hausnarketa ezberdinak; Arrasateko Kooperatiba Esperientziak dituen etorkizuneko erronken inguruko irakurketak; parte-hartze kooperatiboa biziberritzeko praktika; gizarte erronken gaineko ikuspegiak eta kooperatiben gizarte eraldaketa; cultura kooperatiboaren garapena…
Azken finean, gogoeta kooperatiboa sustatzea izango dugu helburu nagusia. Ea gai garen kooperatibiston interesekoak diren gai erakargarriak zabaltzeko leiho berri honetatik.