Ikasitakoan sakontzea eta hori aukera bihurtzea
Covid-19a agertzen hasi zenean, pentsatu genuen urrunean gertatzen zen zerbait zela, eta ez zela gugana iritsiko. Baina, antza, globalizazioak birusari ere eragin dio.
Orain, osasun krisiaz geroztik, gure bizitzetan normaltasun handiagoaren bila gabiltza. Ekonomia ere galdu duena berreskuratzen saiatzen da, eta sektoreen artean aldeak egon arren, zailtasun handiko testuinguru batean martxan jartzeko borrokan ari da.
Gaur-gaurkoz, eskariaren ziurgabetasuna, hegazkortasuna eta irregulartasuna ditugu gure eguneroko bizitzaren ezaugarriak. Gertatutakoa gertatuta (eta oraindik arriskua hor dago, ez baitugu txertorik), ekonomiak eta merkatuek munduko ordena berria aurkitu beharko dute. Gobernuek neurriak aktibatu dituzte geldialdi ekonomikoari aurre egiteko. Hala, enplegu galera saihesteko (edo arintzeko) diru kopuru handiak behar dituzten tresnak baliatu dituzte.
Hala eta guztiz ere, pertsona askoren erosteko ahalmena ahuldu egin da, eta behartuta daude gauza askori uko egitera, beharrak lehenestera, etab., eta horrek guztiak eragina izango du kontsumoan. Hori ikusita, gobernuek berriz ere diru ekarpenak egin beharko dituzte, laguntzen bidez kontsumoa suspertzeko.
Artikulua osorik argitaratuko da TU Lankide ekaineko aldizkarian.