Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Herri indigenetako 18 ikaslek parte hartu dute Jatorrizko Hizkuntza eta Identitateak aditu tituluan
Euskararen normalizazio prozesuarekin lotuta, Euskal Herriko hainbat esperientzia ezagutzeko tartea hartu dute uztailean ikasleek, eta Fagor Industrial ere bisitatu zuten. Ikastolen Elkartea, euskaltegiak, Euskaltzaindia, aisialdi taldeak, erakunde publikoak… lan munduan euskararen garapenerako egiten diren planak ezagutu nahi izan dituzte. Garabidek eta Huhezik antolatzen dute aditu titulua.

Fagor Industrialeko presidente Julian Errartek eman zizkien kooperatibaren inguruko azalpenak. Ikuspegi ekonomikoa, soziala, antolaketa… Ondoren, Jon Pildainek, euskara planeko koordinatzaileak, euskara planaren nondik norakoak kontatu zizkien. Bisitariek interes handia agertu zuten eta solasaldi interesgarria sortu zen.
Garabide elkarteak, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta, garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzen du eta norabide horretan, munduko hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzen ditu.