Kirolak, berrikuntzak eta segurtasunak FIRST LEGO League Euskadiko finala berrasmatuko dute maiatzaren 8an

Aurtengo finalak formatu berritzailea eta segurua du. Ez da ikuslerik egongo, eta Deustu-Bilbo, Donostia eta Arrasateko egoitzetan, 15 ikasle-taldek egindako lana azalduko dute.
Card image cap
2021/04/27

10 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleek jardunaldi paregabea izango dute datorren maiatzaren 8an, FIRST LEGO League Euskadiren finalean. Zientzia eta teknologia gazteei modu dibertigarrian eta erronka tematiko baten bidez hurbiltzen dien hezkuntza-programa da, erronka hori munduko herrialde guztietan berbera da. Aurten, jokoa eta kirola berrasmatzea proposatzen zaie talde parte-hartzaileei, gizarte aktiboagoa lortzeko. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak  antolatu du hezkuntza-programa, Innobasqueko bazkide diren Universidad de Deustoko UnibertsitatearekinDonostiako Sustapenarekin y Mondragon Unibertsitatearekin batera. Aurten formatu berritzaile eta segurua aurkeztu dute, hasieratik lehentasun bat duena: uneoro segurtasun soziosanitarioa bermatzea.

Horrela, 12. FIRST LEGO League Euskadiren finala berritzailea eta segurua izango da. Ikasleak Deustura (Bilbo), Donostiara eta Arrasatera joango dira eta 15 talde egongo dira hiru egoitzetako bakoitzean, baina, aurreko edizioetan ez bezala, ez da ikuslerik egongo. Orduero, lau talde pasatuko dira egoitza bakoitzetik. Hala, burbuila-taldeak mantenduko dira eta ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko kontaktua saihestuko da.

Hilabete batzuetako prestaketaren ondoren, taldeek epaimahai baten aurrean defendatuko dituzte txapelketaren hiru arloak : erronka tematikoari erantzuten dio berrikuntza-proiektua, eraiki behar izan duten Lego Mindstorms robotaren diseinua eta programazioa, eta erakutsi beharko dute FIRST LEGO League balioak barneratu dituztela, hau da, aurkikuntza, berrikuntza, inpaktua, inklusioa, lankidetza eta dibertsioa.

Gainera, formatu berritzaile horrek Twitch plataformaren bidez, ‘FLLEuskadi’ kanalaren bidez, emango den programa bat izango du. Emanaldi horretan, FIRST LEGO League Euskadiren denboraldiaren berri emango da, eta, gainera, hiru egoitzekin konektatuko da talde irabazleak zein diren iragartzeko. Egoitza bakoitzean zazpi talde sarituko dira eta horietako bik FIRST LEGO Leagueko Estatuko finalerako plaza lortuko dute: talde osoenak eta berrikuntza-proiektu onena duen taldeak. Horrela, sei euskal taldek hartuko dute parte ekainean modu birtualean egingo de Espainiako finalean. Talde onenek, era berean, FIRST LEGO League nazioarteko finaletarako sarbidea izango dute.

 

Erronka bat: jokoa eta kirola berdiseinatzea

Hezkuntza-programaren nazioarteko erakundeak urtero erronka tematiko bat proposatzen du, munduko ikasle guztientzat berbera.

Edizio honetan RePLAY da erronka, eta taldeek jokatzeko, kirola egiteko eta mugitzeko modua berdefinitu behar dute, jarduera fisikoa sustatzeko eta aktiboago egoteko. Gainera, erronkak pandemiaren ondoriozko alderdi bat ere badu, sedentarismo-arazoei erantzuteko aukera ematen baitu.

FIRST LEGO League Euskadik 33 euskal ikastetxe ditu aurten, 90 taldetan banatuta, bi kategoriatan: 45 talde Challenge kategorian, 10 eta 16 urte bitartekoak; eta 45 Explore kategorian, 6 eta 9 urte bitartekoak. Guztira, 1.300 ikastetxek parte hartu dute, eta horietatik 400 euskal finalean egongo dira maiatzaren 8an, hiru egoitzetan banatuta. Eta beste 250 haurrek Explore kategorian parte hartuko dute. Apirilaren 12an izango da, euren ikastetxeetan.

Horrela, FIRST LEGO League Euskadiren 12. edizioa egoitza anitzeko txapelketaren formatu berritzailearekin egingo da, parte hartzen duten ikastetxeei eta hiru erakunde antolatzaileei esker; Innobasquerekin batera, ikasleek karrera teknikoekiko duten interesa pizteko konpromisoa partekatzen dute, zientziara, arazoen konponbidera eta berrikuntzara hurbilduz.

Iritziak:

  • Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, “FIRST LEGO League Euskadi erreferentziazko STEAM hezkuntza-programa bat da Euskadin. Aurtengoa 12. edizioa da, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarrak bultzatzeko, arteekin eta humanitateekin lotuta”.
  • Asier Perallos, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoa: “Deustuko komunitatean iaz antolatzailekide gisa izan genuen lehen esperientziaren ilusioa azpimarratuko nuke. 100 boluntariok baino gehiagok  hartu zuten parte”. Izan ere, FLLaren atzean dagoen lagunarteko lehiaketa guztiz bat dator gure unibertsitatearen balioekin: ikaskuntza, lankidetza eta gizarteari egindako ekarpena. Pandemia gorabehera, balio horiek indarrean jarraitzea lortuko dugu edizio berrian”.
  • Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia: “Gure hiriko berrikuntza eta garapen ekonomikoaren arloko apusturik garrantzitsuena arreta pertsonengan jartzen duena da, batez ere gazteengan, haien esku baitago etorkizuna. Gakoak, tresnak eta hainbat eragilerekiko konexioa eskaintzearen aldeko apustua egiten dugu, gaitasun teknikoak eta pertsonalak gara ditzaten, eta, ildo horretan, FIRST LEGO League erabat bat datorren proiektua da”.
  • Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea: “STEM hezkuntzan bokazioa piztea funtsezkoa da euskal enpresek eta ekonomiak beharko dituzten profilak betetzeko. Horregatik daramatza Mondragon Unibertsitateak 2 urte FLL Euskadi antolatzen. FLL Euskadik taldean lan egitea esan nahi du, euskal industriarekiko harremana, ikasleen parte-hartze aktiboa; izan ere, haiek proposatzen dituzte ideiak, hartzen dituzte erabakiak, eta sortzen eta probatzen dituzte konponbideak. Mondragon Unibertsitateak bezala, FLL Euskadik ere ikasleak mundu errealera hurbiltzen ditu eta STEM mundua ikasteko aukera ematen die”.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskaltel Fundazioaren babesa du. Estatu mailan, denboraldi honetako kolaboratzaileak Fundación Scientia, Robotix eta Correos dira.

Halaber, bai hiru egoitzetan, bai ikastetxeetan, boluntarioek funtsezko zeregina izango dute. Boluntarioen arten burbuila-taldeak osatu dira, neurri soziosanitario guztiak betetzen direla ziurtatzeko eta, urteko bezala, epaile eta arbitro gisa jarduteko; horrela, proiektua lagunarteko giro dibertigarrian garatzeko.

 

Prestakuntza-tailerren ziklo bakarra Estatuan

FIRST LEGO League Euskadi STEAM hezkuntza-programa bereizgarri gisa finkatu da, eta, gainera, prestakuntza-tailerren ziklo bakarra du Estatuan, zeina Innobasquek finalaren aurreko hilabeteetan antolatzen duen. Formatu berritzailearekin, oraingo honetan tailerrak online izan baitira, ikasleek ikertzaileen, zientzialarien, teknologoen eta proposatutako erronkaren esparruan (kirola eta jolasa) diharduten adituen lana ezagutu dute.

Aurten, Innobasquerekin elkarlanean aritu diren erakundeak Athlon, BCAM, Real Sociedad Fundazioa, Mugikon, Tecnalia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Vifit Training dira

Irakaskuntza unibertsitate zentroa