Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana aztertuko da Komunikaldietan

Kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harreman hizpide hartuta, maiatzaren 4an egingo dute, Aretxabaletako campusean, aurtengo Komunikaldia jardunaldia.|
Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak antolatzen du topaketa. Aurtengoa, jardunaldiaren 12. edizioa izango da.
Egitaraua
10:00 Aurkezpena.
10:15 Ikuskizuna. Maddi Erauskin, Iratxe Baztarrika, Irune Alfonso eta Nagore Arin (Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 2. mailako ikasleak).
10:30 Hitzaldia. Amelia Barquín (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea eta irakaslea).
11:30 Mahai-ingurua:
- Maider Unda (Borrokalaria).
- Agurtzane Elorriaga (Txirrindularia).
- Oihana Aldai (Futbolaria)
- Moderatzailea: Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko esataria).
Aurtengo edizioan, lehenengo aldiz, ikasleek diseinatu dute jardunaldia iragartzen duen kartela. Egileak izan dira Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko "Online baliabideak" lan-sekuentziako ikasleak.