Kirol-arloko profesionalizazioa, prestakuntza eta enplegagarritasuna sustatzeko hitzarmena

Bilbao Basket, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta WATS Teamek akordioa sinatu dute bi unibertsitate-programa hauek sustatzeko: Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra eta Kirol Berrikuntzan Graduondoa.
Card image cap
Hitzarmena Bilbao Arenan sinatu da, eta bertan parte izan dira: Aitor Lizartza Mondragon Unibertsitateko eta MTA - Mondragon Team Academy-ko koordinatzaile akademikoa, Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidentea, eta Antonio Pipaón WATS Teameko fundatzaileetako bat.
2021/04/23

Hiru alderdien artean garatutako ekimen hau kirol-arloko prestakuntza areagotu beharretik abiatu da, bi unibertsitate-programa horien bitartez. Programa horietan, klubeko adituek parte hartuko dute hainbat arlotan, hala nola enpresa-kudeaketan, marketin- eta komunikazio-estrategietan edo klubaren nazioartekotze-ereduan. Gainera, hitzarmenak beka-programa bat du klubeko kirolarientzat eta beren lan-jarduera bertan garatzen duten pertsonentzat, baita praktiketako programa bat ere, bi programetako parte-hartzaileentzat.

Lankidetza hori lehen abiapuntua da, hiru aldeen artean helburu hauek lortze aldera lan egiten jarraitzeko: kirolaren balioak sustatzeko, kirol-sektorearen profesionalizazioan eta prestakuntzan sakontzeko, kirol-indarkeriaren aurka kontzientziatzeko, eta enpresa-, unibertsitate- eta kirol-esparruan etorkizunean baterako ekintzak garatzeko.

Kirol-arloko unibertsitate-prestakuntza aitzindaria Euskadin

Kirol Berrikuntzako Graduondoa 27 eta 50 urte bitarteko profesionalei dago bideratuta, kirol-sektorean kokatuta dauden beren enpresetan berrikuntzak egin nahi dituztenei edo kirol-arloko enpresa-proiektu bat abian jarri eta garatzeko prest daudenei. Prestakuntzaren eta laguntzaren bitartez, programa honi esker, profesionalak gai dira aurrera egiteko kirol-sektorean. Programak bi edizio izan ditu, eta horietan 35 pertsonak parte hartu dute guztira; programaren laugarren edizioa irailean abiaraziko da. www.wats.team/wats-expert-online/

Bestalde, Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra kirola gogoko duten eta duela gutxi graduatu diren 22 eta 27 urte bitarteko gazteei dago bideratuta, kirol-sektorean lan egiteko gaitu eta kirol-arloko beren enpresa-proiektua modu praktikoan osatu nahi dutenei. Gaur egun, programaren lehen edizioa garatzen ari da, eta dagoeneko irekita dago bigarren eta hirugarren edizioetan izena emateko prozesua (ekainean eta urrian, hurrenez hurren). www.wats.team/wats-master/

Irakaskuntza unibertsitate zentroa