Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Kimu Berri Sariak banatu dira
Lehiaketako lehen saria, Gerra Zibilean, Otxandiok izandako bonbaketari buruzko lanaren egileek jaso dute.

Pasa den ostiralean, ekainak 16, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek beraien Gradu Bukaerako Lanak (GBL) aurkeztu zituzten. Aretxabaletako campusean izandako aurkezpenean parte hartu zuten ikasleek, tutore akademikoek eta enpresa eta erakundeetatik etorritako ordezkariek. Ekitaldian gainera, banatu zituzten GBL onenen Kimu Berri Sariak. Irene Arin, Ana Alberdi eta Paul Arzanegi ikasleek irabazi zuten lehiaketako lehengo saria, Gerra Zibilean, Otxandiok izandako bonbaketari buruzko lanarekin.
Aurten, enpresak eskatutako 16 proiektu egin dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko 4. mailako ikasleek. Beste batzuen artean, hurrengo erakundeek zuzendu dituzte proiektuak: Debagoieneko Mankomunitatea, Orbea, Udalbiltza, Anai Artea, Arizmendi eta Haztegi ikastolak, Elkar Hezitzen ikastetxea eta Fagor Arrasate.
Proiektu horiek guztiak egiteko, ikasturtean zehar Design Thinking metodologiarik buruzko prestakuntza jaso dute ikasleek eta tutoreek.
SARIDUNAK
1. saria. Ana Alberdi, Paul Arzanegi eta Irene Arin. (350 euro). Gaia: Otxandioko bonbaketa.
2. saria: Maia Iribarne, Ane Aierbe eta Maddi Lasa. (300 euro). Gaia. Euskal historiaren oroimena.
3. saria: Amaia Senperena, Irati Royo eta Asier Peña. (250 euro). Gaia. Aretxabaletako musika eskola.