Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea
Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
KIMU BERRI proiektu berritzaileen bosgarren edizioaren erakusketa asteon irekiko da
Ostegun honetan, irailak 18, hasiko dira KIMU BERRIren bosgarren edizioaren ekintzak. Hain justu ere, egun horretan irekiko da proiektu berritzaileen erakusketa Arrasateko Kulturaten. Autoritateen ongietorriaren ondoren, MUko ikasleek euren proiektuak aurkeztuko dituzte. Erakusketa irailaren 20ra arte egongo da zabalik Arrasaten eta ondoren Oñatira joango da, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako Campusera. Bertan, erakusketa bisitatzeko aukera izango da irailaren 22tik aurrera.
80 proiektu inguru
Aurten, KIMU BERRIren baitan, 80 proiektu inguru garatu dituzte MUko ikasleek, batez ere Enpresagintzakoek eta Goi Eskola Politeknikokoek. Proiektu horiek guztiak horma-irudien, maketen eta erakusketa informatikoen bitartez erakutsiko dituzte ikasleek. Era berean, Ikus-entzunezko komunikazioa graduko ikasleek eginiko bideo musikalak, iragarkiak eta animazioak ikusteko aukera ere izango da.
Elkarlan publikoa
KIMU BERRIk elkarlan publikoan du oinarria, alegia, Debagoieneko zenbait 'aktorek' sustatutako kolaborazioan. Besteak beste, Debagoieneko Garapen Agentziak, ISEA Koop. Elkarteak, Mondragon Unibertsitateak, Athlon Koop. Elkarteak eta Saiolan-ek bultzatzen dute.