Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Kidek Bizkaiko bere lantokira ekarri du produkzio guztia, eta dagoeneko errendimendu osora dago

MONDRAGON Korporazioan kokatutako kooperatibak digitalizazioaren aldeko apustua egin du eta noski, bere produkzio guztia Bizkaira erakartzearen aldekoa ere. Instalazio zaharberrituak maiatzean inauguratu zituzten, eta 2.800 metro koadro handiagoak dira orain. Era berean, Bizkaiko konpainiak digitalizazio barne sistema jarri du martxan eta prozesuari 2025ean emango diote amaiera. Hori guztia gauzatzeko zazpi milioi euroko inbertsioa egin dut Kidek.
Kiderentzat onak izaten ari dira azken urteak. 2022an %20 hazi zituen fakturazio datuak eta 2023an 40 milioi euroko fakturazioa lortzea espero du. Bereziki Espainian, Europan eta Hego Ameriketan ondo kokatuta dago Kide. Kalitatezko zerbitzua, gertutasuna eta erantzunean azkartasuna dira Kideren balio bereizgarriak eta bere identitatearen ezaugarri nagusiak. Hain justu ere, berezoarengandik gertu egotearen estrategiapean egin ditu azken operazioak, bat Orly-ko aireportuan, Parisen, eta bestea, Madrilen, futbol estadio esanguratsu batean hotz kamerak instalatuz.
Era berean, aipatzekoa da Kidek azken urteotan egindako produktuen dibertsifikazio lana. Eskaintza komertziala biderkatu duelarik azken urtean. Hala, produktu berriak eskaintzen dihardu merkatu berrietan.
Kideri buruz
Kidek 45 urte daramatza merkatuan. Besteak beste, hotz kamerak, panel isolatzaileak, hozkailuen ateak, hozkailu ekipoak eta lehortegiak ekoizten ditu eta eskaintza integrala egiten die bere bezeroei. Gaur egun, 160 lagun ari dira lanean Kiden, Berriatuako lantokian. MONDRAGONen barne dago eta bere helburua da hazkunde jasangarria burutzea, ongizatea eta aberastasuna sortuz bere ingurunean.