Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
Datozen bi urteotan (2021-2022) KIDEk aldaketa sakonak egingo ditu, etorkizunera begira estrategikoak izango direnak. "Aurrera begira erronka handiak ditugu, bereziki balio eskaintzarekin zerikusia dutenak. Hotza, tenperatura eta hezetasunaren kontrolaren arloetan soluzioak eskaintzen dituen enpresa da KIDE. Uste dut zerbitzu eskaintzan trebeak garela eta zerbitzu horren eta produktu horien kalitatea izango dela gure bereizgarria etorkizunean ere. Produktuaren berrikuntzan egingo dugu lan, baina bereziki zerbitzuak bereiztuko gaitu". Mario López da zuzendari nagusia. Lopezen esanetan, ERP berriaren inplementazioak eraldaketa integrala ekarriko du, digitalizazioarena, eta era berean KIDEk aberrira ekarriko du berriro ere Txinako lantokia.
"Txinako produkzioa Euskal Herrira ekarriko dugu, aberriratze operazio baten bitartez. Hasieran Arronan kokatuko dugu Txinatik dakarkiguna, baina etorkizun hurbilean den-dena Berriatuan kokatuko dugu. 2.000 metro koadro handituko dugu Berriatuako lantokia, eta 2022ko irailean amaituko ditugu lanak. Beste mugarri garrantzitsu bat da eraldaketa digitala; ERP berria jarriko dugu eta ahalbidetuko digu eraldaketa integrala izatea. Ondo aztertu nahi dugu gure bezeroak gugandik espero duena eta beti bezeroari begira egingo ditugu aldaketa horiek".
Mario López, KIDEko zuzendari nagusia: "Bezeroen eskaerei egokitu behar gara, haien beharrei erantzunez eta eskaintza berriak eginez".
Atzera begiratuz gero, betidanik bereiztu da KIDE kalitatezko zerbitzuagatik. "KIDE merkatu helduan ari da lehiatzen, prezioen arloan oso estu jokatzen duen merkatua da gurea, lehiakide ugarirekin, eta testuinguru koplexu horretan gure estrategia berrikuntzan, kalitatezko zerbitzuan eta bezeoarekiko egokitzapenean oinarrituko da. Urteetan KIDEk oso ondo landu ditu arlo horiek eta etorkizuneko apusturik sendoena ere hori izango da".
Hego Amerika, Europa eta bereziki Frantzia, Portugal eta Espainia dira KIDEren merkatu nagusiak.
Dibertsifikazioaz hitz egin baino, bezeroen beharretara produktuak egokitzearen estrategiaz hitz egin nahi dute KIDEn. "Gure soluzioak askotarikoak izan daitezke, kalitatezkoak ezbairik gabe, eta bezeroei egokitutakoak beti", dio Mario Lopezek.