Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
KIDEk 7 milioi euro inbertitu ditu lantegiaren digitalizazioan eta handitzean
MONDRAGON Korporazioko kooperatibak Berriatuako (Bizkaia) lantokian produkzio guztia kontzentratzearen aldeko apustua egin du. Instalazio zaharberrituak urte honetan bertan inauguratuko dira, maiatzean hain justu ere. Guztira 2.800 metro koadro hazi da lantegi berria. Gainera, eta digitalizazioaren arloan, barne sistema guztia eta produkzio prozesua digitalizatuko ditu 2025erako. Bai lantokiaren zaharberritzeak eta digitalizazio prozesuak 7 milioi euroko inbertsioa izango dute. Horren ondorioz, 2022ko fakturazioak %20 egin du gora, aipatu inbertsioari erantzunez.
Hain justu ere, bezeroarengatik gertu egoteko estrategian eta haren beharrak ondo ulertzetik sortu dira eta gauzatu dira azken proiektu garrantzitsuenak: hotz sistema guztia eta hozkailu ganberak jarri dituzte Osloko, Copenhagueko eta Stockholm-eko aireportuetan
Espainia, Europa eta Hego Amerika Kideren merkatu nagusiak
Kide beti bereiztu da merkatuan eskaintzen duen kalitatezko zerbitzuagatik, gertutasunagatik eta erantzun azkarragatik. Mario Lopez-entzat, kideko zuzendari nagusiarentzat, horiexek izan beharko dute etorkizunean ere enpresaren balio bereizgarriak. Hain justu ere, bezeroarengatik gertu egoteko estrategian eta haren beharrak ondo ulertzetik sortu dira eta gauzatu dira azken proiektu garrantzitsuenak: hotz sistema guztia eta hozkailu ganberak jarri dituzte Osloko, Copenhagueko eta Stockholm-eko aireportuetan.
Mario Lopez, Kideko zuzendari orokorra, erdi-erdian, On Bizkaia sariarekin.
ON Bizkaia saria
Bizkaiako kooperatibak Aldundiaren Sustapen Departamentuaren saria eskuratu berri du, Bizkaiko “berrikuntzari eta hazkundeari enpresa onenaren saria” hain justu ere.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoko Departamentuak babesten dituen proiektuak eta enpresak saritzen eta aitortzen ditu ON Bizkaiak. 2014 urtean sortu zuen Beaz-ek sariketa eta aurten Aldundiaren estrategiari egokitu dira kategoria ezberdinak. 2023ko edizio honetan, Kidek, berrikuntzari eta hazkuntzari enpresa onenaren saria eskuratu du.
Kidek Bizkaiaren aldeko apustua egin du, Berriatuako (Bizkaia) lantokian produkzio guztia zentralizatuz eta 2.800 metro koadrotan handituz
Hain justu ere, bere lurraldearen eta berrikuntzaren aldeko apustu trinkoari aitortza jaso du Kidek, Bizkaiaren alde erakutsitako konpromisoagatik. Kidek nazioartekotze estrategian, berrikuntza arloan eta proiektuen sustapenean egindako apustuaren ordaina, beti ere Aldundiaren estrategiarekin bat egin duelako: trantsizio ekologiko eta digitalean, hazkundean eta enpresa dibertsifikazioan.
Gaur egun 160 pertsonak osatzen dute Kideren kolektiboa, %90 Lea-Artibai eskualdekoak. Kidek lotura estua du inguruarekin eta eskualdeko arlo sozialean parte-hartzen du
Kide-ri buruz
Kide Berriatuan jaio zen orain 45 urte. Hotz ganberak, panel isolatzaileak, ateak, hotz ekipamenduak eta osagarriak ekoizten ditu, beti ere zerbitzu integralak eskainiz eta balio handiko eskaintza garatuz bere bezeroaren gogobetetasunerako.
Gaur egun 160 pertsonak osatzen dute Kideren kolektiboa, %90 Lea-Artibai eskualdekoak. Kidek lotura estua du inguruarekin eta eskualdeko arlo sozialean parte-hartzen du. MONDRAGON Korporazioko kooperatiba da, eta bere helburua da era iraunkorrean haztea, aberastasuna eta ongizatea sortuz eta bere inguruaren garapena sustatuz.