Keiretsu Forum eta MONDRAGONek I. inbertsio-foro industriala antolatu dute

Datorren urriaren 24an egingo da Garaia Parke Teknologikoan. Helburua punta-puntako startup industrialak ezagutzea izango da.
Card image cap
2019/10/16

Keiretsu Forum eta MONDRAGONek antolatu duten lehen inbertsio-foro industriala mahai-inguru batekin hasiko da. Bertan, inbertitzaile industrial ezberdinek inbertsioaren alorrean dituzten irizpideak eta eskarmentua partekatuko dute. Ostean, aurretiaz hautatutako enpresak eta startup-ak aurkeztuko dira, industriaren esparrukoak eta industriaren eta bere prozesuen alorretan aplikagarriak diren produktu eta teknologiak dituztenak.

 

Jardunaldiko programa:

  • 15:30 – 15:45h. Erregistroa
  • 15:45 – 16:00h. Ongi etorria eta Inbertsio-foroaren aurkezpena
  • 16:00 – 16:45h. Mahai-ingurua “Inbertsioa industria- eta produktu-alorretako startup-etan, inbertitzaileen ikuspuntutik”
  • 16:45 – 18:30h. Hautatutako 8 startup-en Inbertsio-foroa
  • 18:30 – 19:00h. Networking

 

Etortzeko interesa izanez gero, ondorengo FORMULARIOAN eman beharko da izena.

 

Jardunaldia Garaia Parke Teknologikoan izango da:

Goiru Kalea, 1
20500 Arrasate-Mondragon (Gipuzkoa)
Kokapena: https://goo.gl/maps/g98jfP6YqcZXV5ky7

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.