Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Kaskarotenea Ikastolaren alde kros solidarioa antolatu dute bailarako hiru ikastolek azaroaren 28rako
Horren berri emateko prentsaurrekoa egin dute Arizmendi Ikastolako Umezaintzan hiru ikastoletako ordezkariek. Arizmendi Ikastolako HHko zuzendari Aitor Elizaranek azken hilabeteotan Ziburuko ikastolak bizi izan duen egoera laburbildu du, gogoraraziz hamar familiatako komunitate txiki batek oraindik ez duela ikastolan normaltasunez aritzeko aukerarik. Aranzadi Ikastolako ordezkaria, Joana Gomez De Balujera, ikastolek berezko duten elkartasunaren gainean aritu da eta, azkenik, Zigor Ibarzabalek krosari buruzko zehaztazunak eman ditu. Horri guztiari sarrera eginez, bi ikaslek Haur Hezkuntzako haurrei ipuin bat irakurri diete, nolabait islatuz ikastolaren egoera.
Gaurko aurkezpeneko irudi dibertigarria.
Kros solidarioak herriz herri
Kros solidarioak bost herritan (Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatin) egingo dira. Antolatzaileek ekimen horretan ahalik eta partaide gehien batu nahi dituzte, eta horregatik herritar guztiak animatu nahi dituzte herriko plazetara ager daitezen ostiral arratsaldean. Krosa solidarioa ez ezik, sinbolikoa ere izango da, izan ere, 500 bat metroko ibilbideak izango dira, herrietako erdiguneetan bira labur bat emanez. Euro bateko izen-ematea proposatu dute antolatzaileek, babesa eskaintzeaz gain, ekonomikoki ere laguntzea baita xedea.
Euro bateko izen-ematea proposatu dute antolatzaileek, babesa eskaintzeaz gain, ekonomikoki ere laguntzea baita xedea
Herritarrak ez ezik, ikasleak ere arituko dira krosean, baina horien txanda goizean zein arratsaldeko lehenengo orduetan izango da. Ekimen jendetsua izatea espero da. Ikasleak bakarrik kontuan izanda, 4.110 pertsona mobilizatuko dira egun horretan.
Eguna girotzeko hainbat ekitaldi eta ekintza prestatu dira, herri bakoitzean horretarako propio sortu den batzordeetatik antolatuta. Besteak beste, haurrentzat tailerrak eta jolasak egongo dira, txosnak, tonbolak eta musika emanaldiak. Ziburuko ikastolako familiak eta haurrak ere etorriko dira Arrasatera egunean bertan ekintzetan parte-hartzera.