Karrera Amaierako Proiekturik onenak saritu ditu Oronak

Orona Get Up sarien hirugarren edizioan guztira Mondragon Unibertsitateko eta Tecnun unibertsitateko hamabost proiektu aurkeztu dira. Sariak, berriz, azaroaren 30ean banatu zituzten.
Card image cap
Hiru sarituak azaroaren 30ean.
2012/12/11

Orona Get Up sariek Karrera Amaierako Proiekturik onenak saritzen dituzte, eta aurten guztira hamabost lan aurkeztu dituzte Mondragón Unibertsitateko eta Tecnuneko ikasleek. Berrikuntza bultzatzeko asmoarekin eta proiektu berriak sustatzeko ideiarekin jarri zuen abian Oronak Get Up sariak.

Era berean, garraiobide bertikalak, hiri mugikortasuna eta eraikinen energia gestioaren arloan proiektuak bultzatzeko asmoarekin egiten da sariketa.