"Energia" aztergai TU Lankideren azken zenbakian

Aste honetan banatuko da Korporazioko kooperatiba, unibertsitate eta zentro teknologikoetan, zein MONDRAGON kanpoko administrazio publiko eta gainerako banaketa puntuetan energiaren gaineko zenbakia. Gainera, aldizkarian bi elkarrizketa oso interesgarri aurkituko ditu irakurleak, Agustin Markaideri eta Javier Sotili eginikoak.
Card image cap
2022/06/17

TUlankideren 621. zenbakia dagoeneko kalean dago, kooperatiba eta gainerako banaketa puntuetan banatzen ari dira aste osoan zehar.

621-02.jpg

Numeroei erreparatuz gero, 60 orri ditu TU lankidek eta bertan 12 elkarrizketa, zazpi iritzi artikulu, sei erreportaje, 80 argazki baino gehiago eta energiaren gaineko portadako gaia aurkituko ditu irakurleak. Energiaren gaia askotariko ikuspegietatik aztertu du aldizkariak; elkarrizketa eta iritzi artikuluak jaso ditu eta adibide praktikoak ere jasotzen dira, energiaren eta trantsizio energetikoaren arloan, zein energiaren eraginkortasunean kooperatibak egiten ari diren eta martxan jarri dituzten egitasmoak laburrean jasoz. 

Aipagarrien artean, komeni da aipatzea Agustin Markaide, Eroskiko presidenteari (egunotan erretiroa hartuko duena) eginiko elkarrizketa eta baita Javier Sotil MONDRAGONeko presidente ohi eta ALEko kideari eginiko elkarrizketa. Biak ala biak, kooperatiba ikuspegitik oso interesgarriak dira.

621-03.jpg

Eduki aipagarriak

Eduki aipagarrienen artean, bereziki hiru aipatu behar. Batetik energiaren gaineko portadako erreportaje sakona. Lau elkarrizketa interesgarri aurkituko ditu irakurleak: Ander Goikoetxea (Mondragon Unibertsitatea), Aritz Otxandiano (Fagor Taldea), Ivan Marten (Orkestra) eta Jon Berbel (Krean) dira elkarrizketatuak, eta energiaren arloan euren ekarpena egiten dute. Gainera iritzi artikuluak ere argitaratu dira, argigarriak izan daitezkeenak ulertzeko energiaren arloa norantz doan. Bestelako gaiak aipatuz gero, bi elkarrizketa gomendatu behar, batetik Agustin Markaide, Eroski-ko presidenteari eginikoa. Laster hartuko du erretiroa Agustinek eta elkarrizketa sakona eta oso interesgarria eskaini digu. Era berean, Javier Sotil, MONDRAGON korporazioko lehendakari ohiak eta ALEko kideak, 'Suspertzen: ispilu kooperatiboa' izeneko liburuaren gainean eskaintzen digun elkarrizketa aurkituko du irakurleak, hau ere oso interesgarria. 

Entretenimendua eta balio kooperatiboak

Argitaratutako eduki guztien artean euskaraz argitaratu dira %25 baino gehiago eta horien artean aipagarriak dira Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi ohi Iñaki Etxezarretak sinatutakoa, 'Hezkuntza euskaldunaren lehen legea' izenburupean argitaratutakoa, edo eta Gontzal Mendibil abeslariari eginikoa, HAZIA proiektuan fokoa jarriz. Era berean,  Malen Osa trail lasterkari oñatiarrari eginiko elkarrizketa ere aipatu daiteke.

Ikus aldizkaria: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa

Banaketa komertziala