Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
K-Foroa 2023, bideo laburpena ikusgai
2023ko edizioak hiru arlo jorratu ditu, hiruak ere aktualitate handikoak eta hiru arloen inguruan aritzeko aditu eta profesional esperientziadunak gerturatu dira MONDRAGONera. Estrategiaren inguruan José Manuel Velascok gako garrantzitsuak eskaini zituen. Haren esanetan “MONDRAGONek sorreratik ditu xedeak oso ondo definituak, balio eta eredu bereizgarriak, eta horiek dira hain justu ere nabarmendu behar direnak”.
Eli Garcia: “Komunikazioko profesionalek ezinbestean erabili eta ezagutu beharko dituzten erremintak dira Adimen Artifizialekoak. Animatu eta frogatu”.
Hedabideen gestioaz Juanma Velasco eta Esti Cosano aritu ziren, eta Arantzazura gerturatutakoei mugak gainditzeko eta bildurrik ez izateko esan zieten. “Zuek ere badituzue zuen enpresetan publiko orokorrarentzat oso interesgarriak diren historiak”, esan zien Cosanok. Bukatzeko, Mondragon Unibertsitateko Eli Garciak Adimen Artifizial generatiboak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera eman zituen. “Komunikazioko profesionalek ezinbestean erabili eta ezagutu beharko dituzten erremintak dira hauek guztiak. Animatu eta frogatu”.