Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Julian Artola, Hertelleko gerentea
Erretiroa hartuko du Julianek laster, Hertell kooperatiban 46 urtez lan egin ondoren. Badu bere ordezkoa eta Marcelino Vergara izango da gerente berria.
Nolakoa izan da zure ibilbidea Hertell kooperatiban?
1973 urtean hasi nintzen Talleres Hertell izena zuen enpresan, Tolosan. 1976 urtean egoera nahiko txarra bizi genuen eta jabeak langileei proposatu zigun kooperatiba bihurtzea. Horrela, orduko Caja Laboralaren laguntzarekin eratu zen kooperatiba, 1978an.
Urtebete beranduago Ikaztegietara etorri ginen eta handik aurrera, mekanizatuari utzi eta gure produktua egiten hasi ginen: huts-bonba eta zisternentzako bestelako osagarriak. Eta produktu horiekin jarraitzen dugu gaur egun ere.
Kooperatibaren lehendabiziko urteak nahiko zailak izan ziren eta 1991an talde sekorialetan sartu ginen, ekipamenduen taldean.
1992-93eko krisialdiaren ondorioz, reubikazio batzuk egin ziren eta horri esker, aukera ederra izan genuen aurrera egiteko. 2004an instalazioak berritu genituen eta 2008 arte oso ondo ibili ginen. Azken krisialdia ere sufritu dugu baina guretzat apalagoa izan da, aurrekoarekin konparatuta.
Pertsonalki, hainbeste urte kooperatibari eskaini eta gero, zerekin geratzen zara? Zerk markatu zaitu?
Ibilbide luze honetan egin dudan lana oso gustura egin dut. 19 urte nituela hasi nintzen, maestria bukatuta, eta hainbat lanpostutan ibili naiz: mekanizazioan, planoak marrazten, erosketa sailean,... eta 1987 urtean gerente hautatu ninduten.
Ibilbide honetan bi lehendakari izan ditut, bat nire anaia Jose Antonio Artola (16 urtetan) eta bestea Carlos Artola (15 urtetan). Laguntza handia izan dut eta ekipo bezala lana egin dugu aurrera egiteko. Familia handi bat bezala funtzionatu izan dugu beti. Aipatuko nituzke bereziki urte hauetan gure baloreak izan direnak: inplikazioa, efikazia, konfiantza, pazientzia eta batik bat errespetua.
Julian Artola eta Marcelino Vergara.
Betidanik gustatu izan zait kooperatibaren filosofia, talde lanean aberastasuna sortu eta modu ekitatiboan elkarbanatzeko sistema bezala.
Gure lana egiteko moduaz, dibisioan egiten den lanaz eta Korporazioko kide izateaz harro gaude. Bezeroen aurrean, merkatu berrietan... kooperatiba txikia izanda, aberasgarria da guretzat babes hori, kanpora begira ikusgarritasuna emateko eta baita barrura begira ere.
Eta jubilatu ondoren, zer?
Jubilatu ondoren ez dut plan berezirik, familiari denbora gehiago eskaini, bidaiatu, mendira buelta batzuk egin,... nahiago dut hemengoa ondo bukatu eta aurrerago egingo ditut beste plan batzuk. Urte hauetan egin ditudan lagunak ere noizbehinka bisitatuko ditut, hori seguru!