Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Joxerra Elortza joan zaigu!
Arizmendiarrietak Joxerra deitu zuen 1967. urtean orduko Eskolan irakasle lanak egiteko. Dei horrek bere biziko garrantzia izan zuen Joxerraren bizitzan, izan ere beti izan zen "Don Jose Maria"ren balore kooperatiboen defendatzaile sutsua. “Colegio Menor Biteri” zelakoan gestore izendatu zuten geroago eta handik Alecopera joan zen, Giza Baliabideetako departamendura.
TU Lankide aldizkarirako kolaborazioak idatzi zituen behin baino gehiagotan.
Alecopetik San Frantsisko Xabier Ikastolara joan zen, zuzendari moduan, eta gero Otaloran eman zituen urte batzuk, bertako aktibitateen koordinadore bezala, besteak beste, kanpotik zetozen bisitariak hartatu -maisuki egiten zuen lan hori, cicerone aparta zen eta lagun handiak egin zituen munduan zehar-, heziketa kooperatiboa antolatu, eta TU Lankide aldizkarirako kolaborazioak idatzi zituen behin baino gehiagotan.
Joxerra Elortza, Forokoopek antolatutako jardunaldi batean.
Handik, Otaloratik, Ikerlanera joan zen, Pertsonen Departamendua zuzentzera, eta bertan hartu zuen erretiroa. Baina lanerako gogoa piztuta zeukan oraindik eta buru belarri sartu zen Mundukiden, bere esperientzia erakundearen alde jarriz. Arizmendiarrieta Lagunen Elkartean ere bazkide zen eta bertan izugarrizko lana egin zuen “Don Jose Maria”ren -berak horrela deitzen zion- balio eta printzipio kooperatiboak hedatuz.
Kolaboratzaile sena zeukan Joxerrak eta lan kolektiboetarako izugarrizko grina eta adorea.
Bere bultzada izan zuten proiektuen artean honako hauek: Egin, Egunkaria, Berria, Kilometroak, AED, Euskalan, Bultza Taldea, Arrasate Press, Arrasate Telebista, …
Joxerra oso tipo atsegina zen, jatorra, berriketa onekoa, euskaltzale peto-petoa, langile amorratua eta oso pertsona ona. Pena handiaz hartu dugu bere heriotza eta besarkada zintzo bat bidali nahi diogu bere familiari, Margari bere emazteari eta Aimar, Denis eta Naroa seme alabei.
Goian bego Joxerra!!