Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoien euskal kulturaz jardungo dira unibertsitatean
Joseba Sarrionandia idazlea, Olaia Inziarte abeslaria, Oihana Iguaran bertsolaria eta Mattin Irigoien antzerki-idazlea arituko dira mahai-inguruan. Ekitaldian 17:30ean hasiko da eta gai hauek jorratuko dira: kulturak, oro har, duen garrantzia; euskarazko kultur ekoizpenak euskal komunitatea indartzeko duen garrantzia; gizarte- eta herri-mugimenduen ekarpena; kulturaren kudeaketaren eta ekoizpenaren arloko profesionalena; partaidetzako kultura; esperientzia arrakastatsuak, eta abar.
Parte-hartzaile bakoitzak bere lan-arloaren ikuspegitik helduko dio gaiari —musika, literatura, antzerkia edo bertsolaritza—, eta esperientzia pertsonalak partekatuko ditu, bere diziplina artistikoaz duen ikuspegiarekin.
Hizlariei buruz
Joseba Sarrionandia (Iurreta, Bizkaia, 1958) erreferentea da euskal literaturan. Dozenaka lan idatzi ditu bai prosan bai poesian, eta, besteak beste, Euskadi Literatura Saria jaso zuen, euskarazko saiakeraren modalitatean, Moroak gara behelaino artean? lanagatik, 2011n.
Olaia Inziarte (Oronotz, Nafarroa, 1999) musikaria eta abeslaria. Bi LP egin ditu. 2022an kaleratu zuen azken diskoa, Lehengo lepotikan burua, kritikariek eta publikoak txalotua. Soinu tradizionalak eta abangoardistak nahasten ditu lan horretan.
Oihana Iguaran (Amasa-Villabona, Gipuzkoa, 1991) bertsolaria eta idazlea. Bertso-txapelketa askotan hartu du parte. 2021ean argitaratu zuen bere azken eleberria: Hormak.
Mattin Irigoien (Ainhize, Nafarroa Beherea, 1963) idazlea, antzerkigilea eta kultur dinamizatzailea. Hautsi da kristala (Toribio Altzaga saria 1997an) eta Amikuzeko toberak lanak idatzi ditu, besteak beste.