Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Joseba Barandiaran eta Eider Hurtado, 2021eko egoera ekonomikoa aztertuz
LagunAro, EPSVren Asanblea Orokorrak balio izan zuen, Joseba Barandiaranek, EKONOMISTAK ekonomilarien elkargoko presidenteorde eta LABORAL Kutxako Finantza Arloko Plangintza Departamentuko zuzendariak egungo egoera ekonomikoaren gaineko azterketa egiteko. Izan gaitezke baikorrak egungo egoeran?
Atzo arratsaldean egin zuen LagunAro, EPSVk bere ohiko Batzar Orokorra Donostian, Kursaal jauregian. Ohiturari jarraituz, asanblean bideo ezberdinak eskaini zituzten eta bideo horietako batean Eider Hurtado ETBko kazetariak Joseba Barandiaran, EKONOMISTAK ekonomilarien elkargoko presidenteorde eta LABORAL Kutxako Finantza Arloko Plangintza Departamentuko zuzendaria elkarrizketatu zuen. Gaia gaurkotasun handikoa. 2021eko Egoera Ekonomikoa.