Joseba Barandiaranek, ekonomialari eta komunikabide ezberdinetako kolaboratzaileak, LagunAro, EPSVren Batzarraren gaineko iritzia eskaini digu

Joseba Barandiaran ekonomialaria da eta Euskal Herriko zenbait hedabideetako kolaboratzailea ere bada. Martxoaren 27an LagunAro, EPSV erakundearen Batzar Orokorrean izan zen, entzule gisa, MONDRAGONeko erakundeak gonbidatuta. LagunAro, EPSVk nahi izan du kanpoko ikuspegia duen pertsona gonbidatzea etorkizunean komunikazio arloan eta eszenaratzean hobetzeko.
2015/05/04

TU lankideren maiatzeko zenbakian argitaratuko dugu Joseba Barandiaran ekonomialari eta komunikatzailearen iritzia. Josebak martxoaren 27an Donostiako Kursaal Jauregian LagunAro, EPSVk eginiko Batzar Orokorrean parte hartu zuen, entzule gisa, eta bere iritzia eskainiko digu TU lankiden.

Batzarraren ondoren, Kursaalen bertan, Joseba elkarrizketatzeko aukera izan genuen (elkarrizketa youtuben). Izan ere, LagunAro, EPSVk bere komunikazio estrategiaren barruan batzarrak eta bertan eskaintzen den informazioa hobetu nahi du etorkizunean, eta horrexegatik gonbidatu zuen Josebaren perfileko profesionala.

Tulankide.com agerkari digitalari aurreratu bezala, Josebak oso ondo baloratu zuen LagunAroren lana eta batzar orokorraren antolakuntza eta eskainitako informazioa. Horren guztiaren harira, eta LagunAroren Webgune zein App berriaren inguruko informazio osotua eskainiko dizuegu maiatzeko TU lankideren zenbakian.

Kooperatibisten babes soziala