Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Josean Alustiza, Fagor Taldeko presidentea: "euskararen normalizazioan ondo egindako lanaren fruituak jasotzen ari gara".
Fagor Koop. Elkarteak urrezko Bikain ziurtagiria eskuratu berri du. Hala, Taldea osatzen duten kooperatibetako lauk urrezko ziurtagiriak dituzte, eta zazpik zilarrezkoa. “Euskara osasuntsu dagoen seinale” Josean Alustiza Fagor Taldeko presidentearentzat.
Kooperatibara datorrenak izan dezala aukera bere lana euskaraz garatzeko. Hori da gure helburua eta misioa, eta plan estrategiko berriak ere asmo bera dauka.
Tafallatik Zamudiora, Markinatik Usurbilera, Debagoienetik barrena... Esan daitek Fagor Taldea erreferente bilakatu dela euskararen normalizazioaren eremuan?
20 urte daramatzagu lanean eta bilakaera bat egon dela ezin ukatu. Ondo egindako lanaren fruituak jasotzen ari gara. Euskara uztartu eta normalizatzeko hazia Euskalan taldeak jarri zuen. Hazi hark lehenengo fruituak eman zituen kooperatibetan eta euskara batzordeak sortu ziren, boluntarioek osatuta. Ondoren kooperatiba bakoitzeko ordezkariek talde mailako euskara batzordea sortu zuten. Euskara planak ere sortzen hasi ziren eta kooperatiba bakoitzak euskara planak jarri zituen abian eta urrats garrantzitsuak eman genituen. Arlo instituzionaletik, kooperatiba bakoitzak bere egin zituen euskara normalizatzeko planak, eta prozesuetan txertatuta urrats handiak eman ditugu.
Non dago Fagor Taldea une honetan?
Abiatu ginen orain 20 urte, gaztelera hizkuntza nagusia zela gure kooperatibetan, eta une honetan aukera fasean gaude. Alegia, nahi duenak nahi duen hizkuntzan hitz eta lan egiteko aukera izatearen fasean.
Gaurko helburua zein da? Edonork euskaraz lan egiteko aukera izatea?
Euskararen arloan lau estrategia nagusi identifikatu ditugu helburua lortzeko: lehenik eta behin, euskarari funtzio propioak aitortu behar dizkiogu; kooperatiben erronkei erantzuteko profesional prestatuak behar ditugu arlo guztietan, baita euskararen arloan ere, ulermena ziurtatzeko; ezagutzaren bilakaerak, hainbat eremutan, euskaraz lan egiteko aukera ematen digu eta eremu horiek identifikatu eta bultzatu behar ditugu; eta bukatzeko, proiektua etengabe legitimatu eta komunikatu behar dugu, gure bazkideek jakin dezaten.
Lan asko badago ere oraindik egiteko. Esan daiteke gaur egungo argazkia oso ona dela, edo?
Erabilera %49koa da. Arrasaten, herriko erabilera %45ekoa da, beraz ez gaude gaizki. Langile askok esaten digute euskaraz lantegian egiten dutela bereziki, euren etxe eta herrietan baino gehiago. Baikorrak izateko arrazoiak baditugu, jakinda lan handia dagoela egiteko, baina egoera oso ona da.