Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Jose Miguel Lazkanotegi, Ikerlaneko presidente berria
Zentro teknologikoko Kontseilu Errektoreak José Miguel Lazkanotegi aukeratu du Ikerlaneko lehendakari. José Mari Balzategi ordezkatu du Lazkanotegik. Jose Mari Balzategik ekainaren 18ko batzar nagusian iragarri zuen erretiroa, bertan esker ona jaso zuelarik lehendakari gisa egindako lanagatik.
Lazkanotegi, jaiotzez Berakoa, Mondragon Korporazioari lotuta egon da bere ibilbide profesional osoan. Ingeniaritza Elektronikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan (1984-1988), eta han irakasle aritu zen 6 urtez. 1995ean, ORONAn ekin zion bere ibilbide profesionalari, eta gaur arte, 25 urtez, hainbat proiektu egin ditu merkatu nazionalerako eta nazioartekorako. Azken bi urtetandik, kooperatiba horretako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatiboa da. Halaber, ORONAko Kontseilu Errektoreko kide izan da 12 urtez, eta horietako 8 lehendakaria izan da, 2007tik 2015era bitartean.
IKERLANeko lehendakari berriak hau adierazi du: “Ilusioz eta erantzukizunez hartzen dut IKERLANen buru izateko erronka, proiektu handi honek ordezkatzen duen guztiarengatik. IKERLAN zentro teknologiko berezia eta bertako enpresetarako erreferentea izateaz gain, MONDRAGONeko ikur ere bada. Ahalik eta ekarpen handiena egiten saiatuko naiz, IKERLAN, teknologiaren bidez, eraldaketarako funtsezko tresna izan dadin enpresentzat, eta, era berean, pertsonak profesionalki bikain trebatu eta garatu ahal izateko kooperatiba-enpresa handi bat izan dadin”.
IKERLANen izenean, Kontseilu Errektoreak eskerrak eman dizkio José Mari Balzategiri Zentro Teknologikoari errektore eta lehendakari gisa egindako ekarpenagatik, eta ongietorria eman dio José Miguel Lazkanotegiri kargu berrian, 2020ko uztailaren 1etik aurrera eraginkorra baita.
IKERLANi buruz
IKERLAN, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT); Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2018an, IKERLANek AENORen egiaztagiria lortu zuen, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), zeinarekin zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzen baita. Gaur egun, 350 pertsona inguruk osatzen dute langile taldea.