Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Jose Maria Ormaetxea hil da, Esperientzia Kooperatiboaren sortzaileetariko bat
Jose Marik Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari eskaini dio bere bizitza profesional osoa. Esperientziaren aitzindarietariko bat izan da.
Jose Maria Arrasaten jaio zen 1926ko abenduaren 23an. 1941ean Zerrajeran sartu zen aprendiz gisa eta lau urte beranduago bukatu zituen Maisu Industrial Mekanikoko ikasketak. 1952an Perito Kimiko titulua lortu zuen Arrasateko Eskola Profesionalean eta ondoren gainditu zuen Zaragozako Peritu Eskolako azterketa.
1955 urtean, Jose Mari Arizmendiarrietaren eskutik eta Acción Católica-ko beste lau kideekin batera, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa garatzen hasi zen. Izan ere, Esperientzia Kooperatiboaren aitzindaria izan da eta berari eskaini dio bere bizitza profesionala.
Hasiera bateran Fagor Etxetresnak kooperatibaren zuzendaritza hartu zuen eta gero Caja Laboral Popular finantza entitatearen zuzendaritza. Kargu hau bete zuen 28 urtetan eta bertatik bultzatu zuen Euskal Herri osoan sortu diren hainbat eta hainbat kooperatibaren sorrera.
Bere azken agerraldi publikoa ALE, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen Batzar Orokorrean izan zen, maiatzean. Bertan, Ormaetxea eta Gorroñogoitia omendu zituzten “Arrasateko kooperatibismoa sustatzeko apostuan erakutsi duten lidergoa, konpromisoa, ahalegina eta irmotasunagatik. Guztiontzat baliagarri den eredua”.
1985 urtean, MONDRAGON Korporazioa eratu zenean, lehen lehendakari izateko hautatu zuten.
1991ean, enpresa sustapenean zuen bere ibilbide profesionala kontuan hartuta, SPRI-ren lehendakariorde izendatu zuten.
Enpresari eredugarria
Bere pasio handiena enpresen sorrera eta hauen kudeaketa izan da. Eta bere zaletasun handiena idaztea, hain ondo ezagutzen zuen horretaz: Arrasateko kooperatibismoaz, hain zuzen.
Jose Marik izan duen bizitza profesionala dela eta, hainbat aitorpen jaso ditu erakunde desberdinetatik. Aipagarri dira, esate baterako Eusko Jaurlaritzak eskaini zion "Lan onari" saria; Gipuzkoako Bazkundeak eskainitakoa, XX mendean Gipuzkoako ekonomiari gehien eskaini dion hamar enpresarien artean kokatzen zion aitorpena; edota Mondragon Unibertsitateak eman zion Urrezko Domina, bere sorreran eskainitako laguntzagatik.
Jose Marik lanerako gaitasun izugarria erakutsi du, eta Caja Laboraletik izugarri lagundu zuen taldea eratzen eta baita gaur talde kooperatiboan dauden kooperatiba asko sortzen ere. Halaber, garrantzi handiko proiektuen sustatzaile ere izan zen, hala nola: Eskola Profesionala, Caja Laborala, Lagun Aro EPSV, Ikerlan edo Otalora.
TU Lankide aldizkari honetatik besarkada handi bat bidali nahi diogu bere familiari eta biziki eskertu nahi diogu hainbat eta hainbat aldiz eskainitako laguntza.
Goian bego Jose María!!!