Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Jose Maria Arizmendiarrietaren eskultura bat Bilbao AS Fabrik espaziorako
Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak Mondragoneko kooperatibismoaren sortzaile den Jose Maria Arizmendiarrietaren eskultura bat inauguratu dute gaur, unibertsitatearen 25. urteurrena dela eta. Eskultura Zorrotzaurreko uhartean jarri da, Erribera kalean, hain zuzen, Bilbao AS Fabrik campusaren sarreran. Campus horretan, Mondragon Unibertsitateak gradu-titulazioak eta unibertsitate-masterrak eskaintzen ditu 2021eko urtarrilaz geroztik, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak duela zenbait urte hasitako lankidetzari esker.
Jose Mari Aburto Bilboko alkateak eta Mikel Álvarez Mondragon Unibertsitateko lehendakariak inauguratu dute eskultura ofizialki. Haiekin batera, honako hauek ere izan dira inaugurazioan: Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa, unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñacoba, Goi Eskola Politeknikoko zuzendari Carlos García, Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Beloki, MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Ucin eta Arizmendiarrietaren hainbat senide. Halaber, Bilboko Udaleko gobernu-taldeko zenbait kidek ere parte hartu dute.
Estudios Dureroren Arte Laborategiak diseinatu du eskultura. Komunikazio grafikoan eta artean espezializatutako industria sortzailea da Estudios Durero, eta Alfa Arterekin lankidetzan jardun du eskultura egiteko prozesuan.
Estudios Dureroren Arte Laborategiak diseinatu du eskultura. Komunikazio grafikoan eta artean espezializatutako industria sortzailea da Estudios Durero, eta Alfa Arterekin lankidetzan jardun du eskultura egiteko prozesuan. Eskulturak Jose Maria Arizmendiarrietaren irudi oso bereizgarri bat erakusten digu, bizikletan ibiltzen, alegia; izan ere, bizikletaz mugitzen zen Arrasaten, langileak bezala.
Pieza 1,5 metro zabal, 3 metro altu eta 1,40 metro sakon da. Neurri horiei esker, itxura bikaina eta ikusgarritasun handia ditu obrak. Herdoiltze-tratamendua duen burdinaz egiteko diseinatu da; hori dela eta, tonu ez-uniformea du eskulturak, eta patina bat baino gehiago dituela dirudi. Herdoildutako burdinaren tonu-aniztasun horrek definizio eta sakontasun berezia ematen dio obrari. Pieza diseinatzean, lerro bakunak eta garbiak izan zitzan zen helburua, tolestaketek hiru helburu hauek argi bete zitzaten: eskultura egonkorra izatea, itxura bikaina izatea eta omendutakoa nabarmentzea, ahalik eta protagonismorik handiena dezan. Burdinazko plakak 20 mm-koak dira, eta hustuketa- eta soldadura-teknikak erabili dira haietan.
Bilbao AS Fabrik
Bilbao AS Fabrik 2021eko urtarrilean jarri zen martxan, Bilboko Udalarekin eta beste eragile batzuekin lankidetzan. Han, unibertsitateko hainbat fakultatetako tituluak ematen dira. Ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema bat da. Izan ere, unibertsitate-prestakuntza eta enpresa-ekimen berritzaileen eragileen komunitatea uztartzen ditu. Prestakuntza akademikoa ez ezik, honako hauek ere hartzen ditu barne: zerbitzu aurreratuen arloko startup-en inkubazioa eta azelerazioa; ekipamendu teknologikoz hornitutako hiri-laborategiak, prototipoekin esperimentatzeko, eta enpresa berritzaileak.
Gaur egun, zazpi unibertsitate-titulu ematen dira campusean: Ingeniaritza Mekatronikoko gradu duala, Business Data Analytics gradua, Humanitate Digital Globalak gradua, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza gradu duala, Ikaskuntza Erraztea eta Berrikuntza unibertsitate-masterra, Negozio Adimenerako Datuen Analisiko/Business Analytics-eko Unibertsitate Masterra eta Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate Masterra. Eta, datorren ikasturtetik aurrera, Industriara aplikatutako Ingeniaritza Fisikoa eta Hezkuntza Graduko Berrikuntza Digitaleko ibilbidea ere ematen hasiko da. Eskaintza horrez gain, zenbait aditu-ikastaro ere ematen dira Bilbao AS Fabrik campusean.
Mondragon Unibertsitatea
Ikasturte honetan, Mondragon Unibertsitateak 18 gradu eta 19 unibertsitate-master eskaini ditu, guztira, bere zortzi ezagutza-alorretan: ingeniaritza, ekintzailetza, enpresen kudeaketa, hezkuntza, humanitateak, komunikazioa, kooperatibismoa eta gastronomia. Unibertsitateak lau fakultate eta eskola ditu (Goi Eskola Politeknikoa, Enpresagintza Fakultatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Gastronomia Zientzien Fakultatea) Euskadiko hainbat herritako (Aretxabaleta, Arrasate, Bilbo, Eskoriatza, Hernani, Irun, Oñati, Ordizia eta Donostia) hamar campusetan. Aurten, 6.022 ikasle baino gehiago ditu unibertsitateak ikasketa ofizialetan matrikulatuta. Horietatik, 5.255 gradukoak dira, joan den ikasturtean baino % 4,4 gehiago. 6.022 ikasleetatik, 643 Gradu edo Master ikasketak egiten ari dira Bilbon.