Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
José María Arizmendiarrieta 1915-2015
MONDRAGON Taldeak ekoiztu duen bideo honek On José María Arizmendiarrietak utzi digun legatua du oinarri, eta oso ezagunak diren hainbat euskal pertsonaiek mugimendu kooperatiboaren sortzaileari buruzko iritzia eman dute. Beste batzuen artean, bideoak hauen adierazpenak jasotzen ditu: Markel Irizar, txirrindulari profesionala; Alberto Iñurrategi, mendizalea; Edurne Ormazabal, kazetaria; Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Arantxa Tapia, Jaurlaritzako sailburua; Iñaki Perurena, aurkezle, aktore eta harrijasotzailea; edota Miguel Lazpiur, Confebaskeko lehendakari ohia.
Bideoa egiteko ardura Aretxabaletan kokatzen den Arteman Komunikazio enpresak hartu du. Produkzio lan izugarria dago atzean, eta protagonistak diren pertsonaia guztiekin harremanetan jarri ondoren, errodajean Euskal Herrian barrena ibili dira: Aretxabaletan hasi, Donostiatik igaro, eta Bilbao, Hondarribia edo Gasteizeraino helduz. Modu berean, bestelako irudiak ere grabatu dira, nolanahi ere Tantadui hariztian (Gipuzkoa handiena) edota Leintz-Gatzagan eta Aramaion.
Alfonso Gorroñogoitia eta José María Ormaetxea
Aipatutako protagonisten gain, kooperatibista asko agertzen dira hizlari, eta Alfonso Gorroñoitia eta José María Ormaetxea fundatzaileek ere bere espazioa dute bideoan. Horrez gain, protagonistak dira hauek ere: Mondragon Unibertsitateko eta Arizmendiko ikasleak, Laboral Kutxako Txomin García eta Nuria Agirre; Mondragon Assemblyko Ainhoa Aranburu; Ikerlaneko Juan Mari Goenaga; Fagor Arrasateko Haritz Otxandiano eta Agustin Etxebarria; Eroskiko Leire Mugerza.
Aurkezpena Kongresuan
Bideoa, 12 minutuko iraupena duena, pasa den azteaskenean (azaroak 25) aurkeztu zen, MONDRAGON Taldeak eginiko Kongresuan, Donostiako Kursaalean.
Argazki albuma ere osatu zen bertan: https://www.flickr.com/photos/tulankide