Jon Altuna: “aurten, lehen aldiz, 15 titulazio izango ditugu DUAL izendapenarekin”

Errektoreordeak aipatu duen bezala, Mondragon Unibertsitatea aintzindari da berrikuntza eta eskaintza dualean, eta horri eutsi behar dio ikasleen prestakuntza etengabe hobetzen joateko.
2018/09/20

Mondragon Unibertsitateko errektoreordeak, ikasturte akademikoaren inaugurazio ekitaldian eginiko adierazpenetan azaldu duen bezala, "hasi berri dugun ikasturtea gure etorkizuneko eskaintzaren oinarriak finkatuko dituen ikasturtea. Era berean, etorkizunerako titulu berriak aztertzen, prestatzen eta diseinatzen ari gara".

Gizartearen etengabeko aldaketak

Ildo beretik, Jon Altunak aipatu du Mendeberri proiektua abian jarri zenetik, hainbat aldaketa eman direla gizartean eta horren adierazle izan behar dela unibertsitatean ere. Horren harira, orain dela urte pare bat hausnarketa prozesua ireki zuten, etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei aurre egiteko.

Testuinguru horretan, Mondragon Unibertsitateak zuzentzen duen graduko, masterreko eta doktoregoko 5.000tik gora ikasleko unibertsitate honen hobetzeko grina nabarmendu zen Orona Ideon egin zen ekitaldian. Aipatu zenez, ezaugarri hauek bereizten dute, besteak beste, Mondragon Unibertsitatea beste unibertsitate batzuetatik: enpresekiko harreman estuak —«prestakuntza dualean liderrak gara Euskadin eta Espainian»— eta horiekiko ezagutza-transferentziak; hezkuntza-berrikuntzak —ikasleek unibertsitate-garaian bizi duten esperientzia hobetu eta aldatzea helburutzat harturik, gradu berriak eta ikasteko metodologia berriak garatzen ditugu—; bikaintasunezko ikerketa aplikatuak eta nazioartekotzeak.

Honen inguruko informazio zabala: 

Mondragon Unibertsitateak ikasturte akademikoa inauguratu du Orona-Ideoko fakultatean

Irakaskuntza unibertsitate zentroa