Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Jock Zonfrillo sukaldariak irabazi du Basque Culinary World Prize

Jock Zonfrillo eskoziar sukaldariak irabazi du Basque Culinary World Prize 2018 saria, eta berarentzat izango dira, ondorioz, “sukaldaritzak eraldatzeko duen ahalmena” islatzen duen proiektu batera bideratu ahalko dituen 100.000 euroak. Modenan, Italian, egindako ekitaldi batean eman dute ebazpenaren berri.
Ekitaldi horren buruan, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Joxe Mari Aizege Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendari nagusia eta Joan Roca epaimahaiaren burua izan dira.
100.000 euroko sariaren bidez, Zonfrillok Australiako jatorrizko herritarren kultura babesteko egin duen lana aintzat hartu nahi dute.
“Australiako jatorrizko herrien kultura babesten eta aborigenen sukaldaritza tradizionala gordetzen egindako lanagatik” saritu du epaimahaiak Zonfrillo.
Australia bere etxe bihurtu zuen sukaldari honek 2000. urtean, eta makina bat txoko ezkutu bisitatu ditu harrezkero, osagaien jatorriaz eta esanahi kulturalaz gehiago jakiteko.
Sariaren irabazle gisa, 100.000 euro jasoko ditu, “sukaldaritzak eraldatzeko duen ahalmena” erakusten duen proiektu bat aukeratu eta bertara bideratzeko.
Irabazle izendatu eta gero, Zonfrillok eskerrak eman dizkie bere jatetxeko langileei, Orana Fundazioko kide guztiei, ikertzaile eta aholkulariei eta, bereziki, australiar aborigenei.