Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Joaquin Bedia, LagunAroko medikua: "Pozik egon naz, eta pozik noie!"
Bere bizitzan 1981 urtea gorriz markatuta dauka: Estatu kolpea izan zela, bera Madrilen zegoen soldaduzkan. Urte horretan ere "bere" Realak liga irabazi zuen. Joaquinek memoria entziklopedikoa dauka, denekin gogoratzen da. LagunArok mediku on bat eduki du, baina TU Lankidek kazetari aparta galdu du.
Joan gaitezen bada hasierara…
LagunAron 1983an hasi nintzen, lehenau urtebete eginda zentro asistenzialien. Mediku moduan soldadutzan urte ta erdi emun nauen Madrilen, División Acorazada Bruneten, Goloso kuartelean. 23Fn hantxe ninguen ni, akojonauta. Kongresura fateko ginguzen, tankiak prest.
Ta oin, zer? Asmaukot zeozer. Afizioak badauzkat: biajiak, pelotia, futbola, zinia, musikia, familixia, lagunak… Moldauko naz!
Barrutik bizitzea gogorra izango zen…
Kuarteletik ezin urtenda ginguzen, mobilik-eta etzauen orduan, zoramena,… 10 egun pasau ta gero ein nauen berba etxekoekin. "Dana ondo jak" esan nutsien.
Orain berriz entzunda, tebeo historia bat ematen du.
Ba orduen, hostias! Gabeko 12:30tan oin Abu Dabin dauenak urten auenien telebisinuan esan gauen, "bueno, emuten dau geratuko dala asuntua". Baina, susto ona!
Eta urte berean Realak liga irabazi, konpentsatzeko edo. Non harrapatu zintuen?
Madrilen be, soldadutzan. Izugarrixa izan zen.
Hamaikakoaz akordatuko?
Enaz akordauko ba! Arconada (fueraserie), Zelaieta, Gorriz, Kortabarria (Bekenbauer mondrauetarra), Olaizola, defentsak; Diego, Periko Alonso (bixok bregadore kantsau ezinak), Zamora (teknikamente brillante), erdilarixak; Idigoras (txantxikuar elegantia), Satrus (remataba de cojones), Lopez Ufarte (Le petite diable), aurrelariak. Eta entrenadore Alberto Ormaetxea. Hareik denborak! Gainera, bi jarraian irabazi gauen.
Aurten zelan ikusten duzu taldea?
Hasi da apur bat bajetan. Baina lehenengoko hamarren artien bai!
LagunAron ibilbidea
Ia 40 urte eman duzu LagunAron!
Bai, lau gerente ezagutu dittut eta beste horrenbeste presidente.
Eta zelan ba medikuntzan sartu zinela?
Roman Balanzategi nire tio zan, eta harek esan nusten gustauko jakola familixiako baten batek medikuntza ikastia. Nik periodismo edo deretxo eitxeko tentauta egon nintzen baina azkenien medizina ikasi nauen UPVn, Basurton.
LagunAron zer egin duzu?
Danetik. Laneko Osasun arluan, Seguros Lagun-Aro aholkulari moduan, Bergarako kooperatiben taldean kontsulta pasetan, eta azken 20 urtiotan mutuan, inkapazidade kontuetan eta asistentzia sanitarioarekin lotuta dauzen gauzetan.
Eta zer nolako feeling-a daukazu orain?
Beste urtebete eitxeko aukera baneuken baina 40 urte ein dittut, nahikua da eta jende gaztiai itxi bihar jako lekue. Pozik egon naz, nire gorabeherak euki arren. Eta kooperatibismoarekin oso lotuta. Nire aitxak taillerra euken Eskoriatzan, baina bere kuadrillako danak (Gorroñogoitia, Amozarrain, Larrañaga,…) kooperatibistak zien. Eta aitxa sozioa izan zen, dirua ipini euen, lehen bi kooperatibetan: Ulgor eta Fagor Arrasaten.
Kooperatibismoa, zelan ikusten duzu?
Neu hemengoa naz eta Mondrau kooperatibismoaren kapitala da. Lagunen artien askotan ibiltzen gare esaten aber Don Jose Mariak zer esango auen oin momentuen. Denborak ez dira igualak, inportantia da adaptau ein bihar garela, beti be. LagunAro be ez da bardina oingua edo oin dala 20 urtekua. Mundua aldatzen doie eta gu hortara moldau bihar gare! Ez naz hain kritikua, nire eritzixa positiboa da.
Nik periodismo edo deretxo eitxeko tentauta egon nintzen baina azkenien medizina ikasi nauen UPVn, Basurton.
Lanera egunero oinez etortzeko "pribilegioa" eduki duzu…
Gaur kotxia ekarri dot gauzak eruen bihar izan dotelako, bestela oinez bai, trankil-trankil Arrasate paseotik LagunArora, egunero. Hemendik aurrera zelan "dirección de obras" ein bioten, beste kale batzuetatik ibiliko naz, herrixa zelan dauen ikusteko.
Plan estrategikoa etorkizunerako?
Nire anaia Inaziok soldadutzan ezagutu auen nobixia eta A Coruñan ezkondu zan, aste santutan. Nik ixa egun bardinien LagunArorekin ezkondu nintzen. Ta oin, zer? Asmaukot zeozer. Afizioak badauzkat: biajiak, pelotia, futbola, zinia, musikia, familixia, lagunak… Moldauko naz!
Koronabirusa: aurten hemendik sei hilabetera beste situaziño baten egongo garela pentsetan dot.
Koronabirusena zelan ikusten dozu?
Txikiteoko barriketaldixan lelokerixia izango zala komentetan gauen. Oin ikusi dou ze etorri jakun. Laletxe! Baina bakunia etorri da, eta tratamentu aldetik gehixau ezauketan dou birusa. Situaziñua gogorra da bai, eta beste 3-4 hilabete gogorrak izengo die, neurrixakin etabar, baina aurten hemendik sei hilabetera beste situaziño baten egongo garela pentsetan dot.
Banatu egiten zarete zu ta LagunAro, orain besteren batekin "ezkondu" biher, edo?
(Barre) Edadia aurrera joan da eta hori honezkero… ez dau posibilidade haundirik.
Ondo joan dadila dana, Joaquin!
Ondo da, zeuek be ondo segi!