Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Jesus Amezagak Txinan bizitako esperientzia komertzialaren gaineko hitzaldia eskainiko du

Azken urteotan Jesus Amezaga izan da Fagor Automationeko Asiako arduradun komertziala. 1998an hasi zen Txinako merkatua urratzen eta bere jarduera komertziala Txinara, Taiwanera, Koreara nahiz Pazifikora luzatu izan da. Ondorioz, Pekinen bizi izan da hamarkada luzean.
Esperientzia eta ezagutza hori guztia aintzat hartuta, MONDRAGON Korporazioko BACek irailaren 29rako, asteartea, hitzaldi bat antolatu du arratsaldeko 17:30etatik aurrera egingo dena LKSk Garaia Berrikuntza Gunean duen egoitza nagusian.
“Txinan eragin handieneko 10 zuzendari espainiarrean artean”
Expansión egunkari ekonomikoak Jesus Amezaga “Txinan eragin handieneko 10 zuzendari espainiarrean artean” kokatu zuen eta beraz, berak adieraziko duena segurutik benetan interesagarria suertatuko da.
Hitzaldian zehar jorratuko diren gaiak, besteak beste, honako hauek izango dira:
- Txinako bilakaera ekonomikoko eta politikoa.
- Gizartearen bilakaera.
- Administrazio Txinatarraren izaera.
- Harreman komertzialen izaera eta maila horretan eman litezken zailtasunak.
- Txinako merkatuarekiko egokitzapena.
- Txinako teknologia-bilakaera.
- Txinan egotetik ateratako eskarmentua eta bertan aritzeko aholku praktikoak.
Hitzaldian edonork parte hartu ahal izango du, baina bereziki, Txinako merkatuan interesa duten honako hauei zuzentzen zaie: kanpo-salmenta arduradunei eta saltzaile zein tekniko-saltzaileei.
Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, bidali mezua honako helbidera: aorobengoa@iseamcc.net