Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Jende ugari bildu da "Porrota, arrakastaren ernamuina" aztertu duen Komunikaldiak jardunaldian
Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean burutu da gaur goizez Komunikaldia jardunaldiaren 10. edizioa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen jardunaldian porrotaren gaia jorratu dute. Profil desberdinetako lagunek parte hartzen dute: zine zuzendariak, aktoreak eta ekoizleak.

Goizeko 9etan eman zaio hasiera ekitaldiari, Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoarekin.
Ondoren, Mikel Orobengoak hartu du hitza, ISEA kooperatibako zuzendariak. Eta jarraian, bertan bildu direnekin esperientziak partekatzeko aukera izan dute: Gotzon Sanchez aktoreak; Pablo Malo, zine zuzendari eta gidoigileak; Asier Altuna, Txintxua Films ekoiztetxeko partaideak; Juanjo Brizuela erakundeetako komunikazioan adituak; eta Iban Garate, komunikatzaileak.
Jende ugari bertaratu da HUHEZIk antolatu duen ekimen honetara, besteak beste, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak.
Argazki gehiago hemen: KOMUNIKALDIA 2015