Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Javier Sotil, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidenteak: “Eredu kooperatiboaren indarra eta sendotasuna berretsi egin dugu”
Izendapena eta gero eginiko adierazpenetan ilusioa goraipatu duzu. Zu ere ilusionatuta sentitzen zara etapa berri honekin?
Noski, bai ilusionatuta nago. Ez nuen onartuko presidente izatea ez banu Esperientzia Kooperatiboan sinistuko, eta bere baitan ongizatea eta enplegua sortzeko dugun gaitasunean. Elkarrekin, Esperientziaren parte garen guztiok, gai izango gara gure proiektuarekiko zalantzak izan dituztenen aurrean zera erakusteko: bizirik gaudela, aktibo izaten jarraitzen dugula, eta egunetik egunera gauzak hobeto egiteko gogoa dugula. Eta hori guztia posible da.
Urtebeteko hausnarketa bukatu eta gero, zein da prozesuaren balorazioa?
Zalantzarik gabe, urtebete hau oso sakona eta bizia izan da eta aurreikusi baino denbora gehiagoz luzatu da. Prozesuan hasieran pentsatu baino pertsona gehiagok hartu du parte baina, edozein modutan, emaitza da benetan garrantzitsuena. Finean, gustora nago hausnarketa prozesuaren amaierarekin. Izan ere, organo korporatibo guztien partehartze eta inplikazioarekin, etorkizunean Taldeak izango dituen funtsezko ildo nagusiak finkatu ditugu.
MONDRAGON kooperatibetatik eraikitzen da, eta hauek dira beraien erabaki eta etorkizunaren erantzuleak.
Zeintzuk dira, aurrerapen gisa, hausnarketa lanaren ondorio nagusienak?
Prozesuaren amaieran eredu kooperatiboaren indarguneak eta bere sendotasuna berretsi ditugu, eta baita oinarrian dauden printzipio eta baloreak ere. MONDRAGON kooperatibetatik eraikitzen da, eta beraiek dira bere erabakien eta etorkizunaren jabe. Eredu bera konpartizen dute eta, interkooperazioan eta solidaritatean oinarritzen dira.
Beraz, MONDRAGON gehiago edo gutxiago?
Nahiz eta batzuk hori pentsatu duten, prozesuan ez da gai hau eztabaidatu. MONDRAGON osatzen duten kooperatibek duten burujabetza eta autonomia berretsi dugu eta horixe kontsideratu da muina, erdigunea.
Ez da planteamendurik egon, adibidez, holding batean bihurtzeko eta kooperatiben gaitasunak bereganatzeko. Gai honetan denon arteko adostasuna eman da. Hala ere, beharrezkoa da negozioak etengabe egokitzea eta zentzu honetan, MONDRAGONek beharra eta gaitasuna du, Talde Kooperatibo bezala, kooperatiben burujabetasunaren bitartez, etorkizuneko erronkei aurre egiteko, interkooperazioaren espiritua indartuz eta errealitate enpresarial berriak eraikiz.
Era berean, nabarmendu nahi nuke MONDRAGON arrakasta enpresarial eta sozialaren emaitza dela eta denok sentitu behar gara harro horrekin.
Kooperatibista izateak ez du krisia saihesten, ezta etengabeko egokitasun prozesuan egoteko beharra, baina hauek gainditzea posiblea da solidaritate eta konpromisoan oinarrituta.
Solidaritate zorrotzagoa bultzatuko dugu, egoerak eraldatuko dituena eta arazoak luzatuko ez dituena.
MONDRAGON eta bere rola
Kooperatibak subiranoak eta autonomoak badira, zein izango da MONDRAGONen rola edo egitekoa?
Oso egiteko baliotsua izango du. MONDRAGON osatzen dute: elkartutako kooperatibek, hauek elkartzen dituzten dibisioek, eta hauek sortutako erakunde korporatiboek. Beraz, MONDRAGONen egitekoa izango da elkartutako kooperatiben papera osatu, arlo sozial zein enpresarialean, proiektuetara egokituta, eta bere Misio propioa balioan jarrita.
MONDRAGONeko erakundeek lagundu behar dute kooperatibek beraien helburuak bete ditzaten: baliabide korporatiboak kudeatuta, interkooperazioa indartuta, negozioen berrikuntza eta promozioa bultzatuta, esperientziak partekatuta, estrategia eta politikak diseinatuta, formazio plagintzak ezarrita, eraldaketa prozesuetan lagunduta, … Finean, bakoitzari bere balorea emanez eta Esperientzia Kooperatiboaren baitan garapen enpresariala eta soziala bultzatuz.
Aurrerantzean, emango da aldaketarik kooperatibetako egoera kritikoak antzemateko eta berauek konpontzeko?
MONDRAGON bezala, etorkizuneko erronkei aurre egin behar diegu, errealitate enpresarial berriak eta arrakastatsuak sustatuz.
Dibisioek ezinbesteko funtzioa izango dute konpetibitate arazoak aurretik antzemateko eta hauek konpontzeko ezarriko diren neurriak identifikatzeko, besteak beste, dibisio hauetan dauden solidaritate baliabideak erabilita. Baina solidaritate zorrotzagoa izango da, benetan egoera hauek konpontzera bideratuko dena, eta hauek denboran luzatzea saihetsiko duena.
Gure esperientzietatik ikasi behar dugu, esperientzia onetatik eta baita mingarrietatik ere. Gainera, erakunde korporatiboek, kooperatibek emandako fondo solidarioak eta inbertsio fondoak biltzen dituzte eta konponbideak emateko erabiliko dituzte, zorroztasunez aplikatuz.
Hau guztia erabat bateragarria da, orain arte bezala, kooperatiba bakoitzaren erantzukizunarekin, bere erabaki eta egoerari dagokion erantzukizunarekin.
Hurrengo urratsak
Dokumentua onartu ondoren, zeintzuk izango dira emango diren hurrengo pausuak?
Dokumentu marko hau sakonean eztabaidatua izan da organo korporatiboetan eta 2014ko Kongresuan komunikatuko da, efektu deklaratzailea izango duelarik. Baina kooperatiben partehartze zabalaren fasea, eduki desberdinetan, ondoren hasiko da eta bukatuko da hurrengo kongresuan aurkeztu diren ponentzien aurkezpenarekin, bertan jasoko baitira etorkizuneko erronkak ezartzeko beharrezkoak diren aldaketa normatiboak. Horrez gain, hurrengo Kongresuan eztabaidatuko da 2017-2020 eperako politika sozio-enpresarial berria.
Uste duzu MONDRAGON indartuta aterako dela prozesu honetatik?
Egoera larrietan erakundeak hazi egiten dira. Uste dut Esperientzia Kooperatiboa egokitzapenaren adibide ona dela, bere nortasun oinarriak zaindu dituelako; proiektu kolektiboa izanik bere kideei garapen enpresariala lortzeko tresnak eskaini dizkielako edota solidaritate eta interkooperazio baliabideak egokitu dituelako. Edozein modutan, guztiei eskaini zaie aukera proiektua eraikitzeko prozesuan parte hartzeko, kooperatiben eta dibisioen dibertsibitatea kontuan hartuta, errealitate ez perfektua eraldatzeko laguntzen duen talde sendo eta erreferentea oinarria izanik, pertsonengandik eta pertsonentzako sortutako proiektu utopikoa eraikitzeko, kooperazioan diharduten pertsonentzako.