Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Javier Oleaga, MONDRAGONeko lehendakariorde berria

MONDRAGONeko Batzordeko Iraunkorrak Javier Oleaga izendatu du gaur, abenduak 21, Korporazioko Osagaien Dibisioko lehendakariorde berria izateko. Dibisioko lehendakariorde lanetan datorren urtarrilaren 1ean hasiko da, karguan Jose Miguel Arregi ordeztuz, zeina, Korporazioko hainbat esparru eta kargutan ibilbide luze eta emankorra egin eta gero, erretiroaz disfrutatzera igaroko den. Javier azken urteetan Aretxabaletan (Gipuzkoa) dagoen Copreci kooperatibako zuzendari nagusia izan da; kooperatibak etxetresna elektrikoen osagaiak fabrikatzen ditu.
Javier Oleaga Oñatin jaio zen (Gipuzkoa), 1964an, eta goi mailako industri ingeniaria da Bilboko Ingeniari Eskolatik.
Bere ibilbide profesionala Copreciri lotuta egon da, eta hainbat kargutan jardun du kooperatiban eman dituen 26 urteetan. 1990ean hasi zen lanean, Kalitateko zuzendari karguan. Ondoren, 1995ean, Gas Egosketaren Negozioko zuzendari izendatu zuten, eta 2000. urtean kooperatibaren zuzendaritza nagusian sartu zen. Proiektuaren burutzan aritu den 16 urtean, Coprecik nazioartekotzeko prozesua finkatu du, Italian, Turkian eta Txinan filial produktiboak irekiz. Atxabaltar kooperatibak 2015ean 245 milioi euroko fakturazioa lortu zuen, 1.500 pertsona enplegatzen ditu, lantegi produktiboak ditu Espainia, Italia, Txekiar Errepublika, Turkia, Mexiko eta Txinan, eta mundu mailan lidergoa dauka etxetresna elektrikoen osagaien sektorean.