Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Javier Oleaga, Mondragon Unibertsitateko presidente berria

Mondragon Unibertsitatearen Kontseilu Errektoreak Javier Oleaga Mendiarach izendatu du Mondragon Unibertsitateko lehendakari berri, 2019tik orain arte Unibertsitateko lehendakaria izan den Mikel Alvarezen ordez. Gaur egun, Javier Oleaga, MONDRAGON Korporazioko Osagaien Dibisioko zuzendari orokor eta presidenteordea da.
Javier Oleaga duela 58 urte jaio ze Oñatin eta goi mailako Industria Ingeniaria da. Bere ibilbide profesionala Coprecira lotuta egon da, non, 26 urtetan zehar, ardura desberdinak izan dituen kooperatiban. 1990ean kalitate zuzendari modura hasi zen lanean. Ondoren, 1995ean, gas egosketa negozioaren zuzendari izendatua izan zen eta 2000 urtean, kooperatibaren zuzendaritza orokorra hartu zuen 2017 urtera arte.
2017an, MONDRAGON Korporazioko Osagaien Dibisioko zuzendari orokor eta presidenteorde izandatu zuten eta ordutik hona, Korporazioaren Kontseilu Orokorreko kide ere bada.
"Elkarren arteko lankidetzan sinisten dut"
Oleagak TU Lankideri esan dio kargua "ilusio handiz eta onartu berri den plan estrategikoaren ildoan lan egiteko asmoz" hartu duela. Gainera, gaineratu duenez, "aldaketen abiadura kontuan hartuta, hausnarketa-prozesua ireki beharko dugu hurrengo plan estrategikorako, eta, ziurrenik, gure dimentsioari eta irismenari buruzko eztabaida garrantzitsu bati ekitea egokituko zaigu. Eta hori guztia erronka teknologiko etengabean jokaleku zalantzagarri batean, gizartearen balioetan aldaketekin eta datozen urteetan ondorioak izango dituen krisi demografiko batean murgilduta". Azkenik, Mondragon Unibertsitateko presidente berriak "elkar lankidetzaren boterean" duen uste sendoa berretsi du, "eta hortik, elkarrekin, gauza harrigarriak egin ditzakegu".