Javier Mongelos hil da, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakari ohia

Atzo, azaroak 3, Javier Mongelos Oquiñena joan zitzaigun, 86 urte zituela. Bere aldeko elizkizuna gaur izango da, ostirala, arratsaldeko 7etan, Arrasateko San San Juan Bataiatzailearen parrokian.
Card image cap
2016/11/04

Javier Mongelos (Vitoria-Gasteiz, 1930) MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria izan zen, 1992ko urtarriletik 1995eko iraila bitartean. Berak zuzendu zuen taldea III Kongresua eta gero, eskualde ikuspegia izatetik  sektore-ikuspegia izatera pasatu zen etapa hura. MCC (Mondragón Corporación Cooperativa, aurretik deituriko Grupo Cooperativo Mondragón) zuzendu zuen garaian bere erronka handienak sektore-ikuspegia sustatu eta taldearen nazioartekotzea bultzatzea izan ziren.

Javier, langile nekaezina izan da, kooperatibista sutsua, izaera gogorreko gizona eta kooperazioaren baloreen defendatzaile tinkoa.

Zaragozako Unibertsitatean Fisikan lizentziatu eta gero, Arrasatera 1963 urtean etorri zen, Madrilgo Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusian aritu ondoren, Elektronika Institutu Nazionaleko ikertzaile gisa.

Momentu horretatik aurrera, bere bizitza profesionala talde kooperatiboari lotuta egon zen, eta bereziki Fagor Taldeari. Beste kargu batzuen artean, Javier Mongelos Fagor Electronikako zuzendari orokorra izan zen eta Fagor Taldeko zuzendari orokorra. 1992ko urtarrilean Taldeko Kontseilu Orokorreko lehendakari izendatu zuten.

Javier Mongelos

Talde kooperatiboan jubilazioa hartu eta gero, CES, Euskadiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko lehendakari kargua bete zuen, 1995 eta 2000 bitartean. Eta 2000 urtean Oinarri, Garantía Recíproca de la economía social elkarteko lehendakari izendatu zuten eta 2010ean utzi zuen kargua.

TU Lankidetik bat egiten dugu familiaren atsekabearekin, doluminak adierazten dizkizuegu eta besarkada beroa bidaltzen dizuegu. 

Goian bego Javier!!