Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Jasangarritasuna automobilgintzan integratzeko hitzordua
Automozioaren sektoreak ebatzi beharreko gairik garrantzitsuena mugikortasun berri bati erantzuna ematea da. Eta eraldaketa horrek jasangarritasuna osatzen duen "kolore-paleta", bere osotasunean, hartu behar du kontuan. Giza kapitalean inbertitzea, isurketen neutraltasunerantz aurrera egitea, eta gizartearen behar eta eskaera berrietara egokitzea dira aldaketa hori sostengatu behar duten palanka batzuk, gure sektorean lehiakortasunari eustea ahalbidetuko digutenak. Eta industria jasangarrirako bide hori da, hain zuzen ere joan den urriaren 21ean AIC-Automotive Intelligence Center-en egindako BATZ Innovation Summit jardunaldien seigarren edizioan jorratu zena.
Urtero egiten diren topaketa hauek, sektorean dauden erronkak eta aukerak identifikatzea dute helburu, hala nola automobilgintzako ekosisteman giltzarri diren eragileen eskutik hausnarketa eta ideia-trukea bultzatzea.
Jasangarritasuna automobilgintzan integratuz. Mugikortasun eredu berrirantz lehentasun estrategikoa lelopean, arlo honetako erreferenteen eskutik iraunkortasuna osatzen duten dimentsio desberdinetatik aztertu zen trantsizio hau.
Horrela, jardunaldia Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburuen berrikuspenarekin hasi zen saioa, bereziki energia-trantsizioan eta Basque Green Dealen fokoa ipinita, Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordearen eskutik. Ondoren, Roland Berger aholkularitza-enpresako Senior Advisor den Pablo Telleriak jasangarritasunaren ikuspegi holistikoa bat eskeini zuen, estrategian nola txertatu eta hornidura-katearen deskarbonizaziorako bidaia nola egiten den azalduz. Susana Molinuevo, CIE Automotiveko Compliance eta ASGko zuzendaria berriz, erakundean ingurumen, gizarte eta gobernu korporatiboko dimentsioak lurreratzeaz arduratu zen, hauen alderdi giltzarri eta kritikoen ezarpenean eta garapenean izandako esperientzia partekatuz; eta lehenengo blokeari amaiera emanez, Aitor Ruizek, Euskadiko Automozio Klusterraren Ezagutzaren Kudeaketako zuzendariak, giza kapitalari eta haren garapenak eta trebakuntzak industria jasangarri egiteko duten garrantziaren inguruan aritu zen. MONDRAGON Response izenarekin, saioaren bigarren zatian Ibon Antero, MONDRAGON Korporazioko Gizarte Eraldaketa eta Jasangarritasun arduradunak eta Carles Puit, BATZ Group-eko Operazio zuzendariak parte hartu zuten. Kooperatibismoaren printzipioak eta garapen jasangarriaren oinarriekin duten lotura estua aztertu zituzten, ASG dimentsio hirukoitza MONDRAGONeko 2021-2024 politika sozioenpresarialean txertatzea, eta jasangarritasunaren arloan enpresa hornitzaileek automobilgintzaren sektorean dituzten erronka handietaz aritu ziren.
Jardunaldia amaitzeko, mahai-ingurua egin zen, Gonzalo Garrido ACICAE Komunikazio-arduradunak moderatua.
Saioaren grabaziora ikusi daiteke esteka honen bidez.