Jarraitu TU Lankide podcast plataforma nagusienetan

Elena Herrarte, Debagoiena 2030 egitasmoko kidea; Nagore Ipiña, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa; Joseba Madariaga, Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuko zuzendaria; Mikel Alvarez medikua eta mikrobiologian aditua; eta Javier Santos eta Javier Marcos, MONDRAGON Korporazioko enplegatu eta euskaldun berriak. Horiek guztiak elkarrizketatu ditu TU Lankidek, estreinatu berri duen kanalean. Eta jada entzun daitezke elkarrizketa guztiak podcast plataforma nagusienetan.
Card image cap
2021/05/04

TU Lankidek jauzia egin du, etengabeko berrikuntzan murgilduta, eta jada, bada beste bide bat MONDRAGON Korporazioko aktualitatea kontsumitzeko. Hedapen kooperatiboko medio nagusiena da TU Lankide eta 2021 urte hasieratik podcast plataforma nagusietan entzun eta gozatu daiteke. Gaur gaurko edukiak, interes handikoak, era lasaian, patxadaz landuak, aurkituko ditu entzuleak. Irratiak beti izan du xarma berezia eta hala, entzulearen eskura eginiko irratsaio eta elkarrizketa entretenigarriak entzungai dira.

Gaur gaurko edukiak, interes handikoak, era lasaian, patxadaz landuak, aurkituko ditu entzuleak

Plataforma nagusienetan, guztion eskura

TU Lankideren jarraitzaileak podcast plataforma nagusienetan aurkitu ditzake edukiak. Hala nola, honako hauetan:

Maiztasuna, bi hilean behin

Maiztasun finkorik ez badu ere, gutxienez bi hilean behin TU Lankide aldizkarien jarraitzaileek eduki berri bat izango dute entzungai. Beti ere, aktualitateko gaiak izango dira, baina era sosegatuan landuak. Kooperatibaren balioak edo eta kooperatibaren aktualitatean gertatzen diren ekimenen gainekoak izango dira batik bat, baina intereseko beste edozein edukik ere izango du tokia bertan, beti ere kooperatiben ikuspegitik abiatuta.

Gehitu zaitez TUlankideren proiektura eta aukeratu gogoko duzun podcast aplikazioa eduki kooperatiboak eta MONDRAGON Korporazioaren aktualitatearekin bat egiteko.