Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Arrakastaz burutu zen FLL Euskadi-MONDRAGON: Explore kategoria

FLL Euskadi-MONDRAGON martxan da jada FLL Explore kategoriaren lehen edizioarekin. Kategoria hau 6-9 urte arteko ikasleei zuzendua dago, parte hartzaileen ikastetxeetan burutu zuten egoitza anitzeko torneo bat delarik. Talde parte hartzaileek Playmakers erronkari aurre egin behar izan zieten, eta ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera egon zen, egoitza bakoitzeko aukeraketa eginez:
https://firstlegoleagueeuskadi.es/eu/
Maiatzaren 8an FLL Euskadi-MONDRAGON Challenge kategorian parte hartuko duten ikastetxeek hartu zuten hartzen Explore kategorian, eta ikastetxe hauetako 6-9 urte arteko ikasleak aritu ziren ostiralean, erronkan parte hartzen. FLL Euskadi-MONDRAGON torneoari dagozkien ikastetxeak: Irlandesas (9:30tatik 13:00tara), Artxandape (10:00-11:00) eta Bihotz Gaztea (14:30-16:30).
Lehen inpresioak
Taldeen aurkezpenak aurreikusitakoaren arabera burutu ziren, argazki hauetan ikusten den bezala:
Innobasque, Mondragon Unibertsitatea eta MONDRAGONek antolatuta, ekimen honetan beste kooperatiba eta erakunde batzuk hartzen dute parte, hala nola: Laboral Kutxa, ULMA, Grupo Fagor, Ikerlan, Maier, Batz, Ausolan, Erreka...