Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Jarraitu FIRST LEGO League Euskadi Twitch saio baten bitartez

FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa maiatzaren 8an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Garaiako Campusean. Challenge kategorian, 10 eta 16 urte arteko ikasleez osaturiko taldeak beraien proiektu zientifikoak aurkeztuko dituzte, eta LEGO piezez eraikitako robot batekin robot jokoak planteatzen dituen erronkei aurre egin. RePlay erronka medio, ikasleek ariketa fisikoa bultzatu, sedentarismoari aurre egin edo joko eredu berriak sortzeko proposamenak aurkeztu behar izango dituzte.
Arrasaten jokatuko den finalean Bizkaia eta Gipuzkoako 8 ikastetxe ezberdinetako 12 taldek hartuko dute parte, eta horietako bik Espainia mailako finalean parte hartzeko txartela eskuratuko dute.
COVID-19aren pandemia dela eta, ekitaldia segurtasun neurri guztiak kontuan izanik antolatu da, talde partaideak burbuila ezberdinetan kokatuko direlarik.
Finala online ikusgai
Arrasatekoa FLL Euskadiko finalaren hiru egoitzetako bat izango da, eta finala bere osotasunean Twitch plataformaren bitartez zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango da, maiatzaren 8an 16:00 eta 17:30ak bitartean. Honako lotura honen bitartez egin ahal izango da jarraipena:
https://www.twitch.tv/flleuskadi
Zuzeneko emanaldi honek FLL Euskadi osatzen duten hiru guneekin (Arrasate, Deustu - Bilbo, Donostia) zuzeneko konexioak izango ditu bestelako sorpresa ezberdinez gain. Bilboko egoitzan Deustuko Unibertsitatea izango da eragile nagusia, eta Donostian aldiz Fomento San Sebastian, eta bertatik ere FLL Espainia finalera sailkatuko diren taldeak irtengo dira.