Jardunaldi praktikoa Fagor Arrasateko eskaera-kobrantza prozesua ezagutzeko

Mondragon Unibertsitateak eta Fagor Arrasatek taller praktikoa antolatu dute, bertatik bertara ezagutzeko eskaera eta kobrantza prozesuak. Datorren azaroaren 29an egingo da eta izenematea irekita dago.
Card image cap
2016/11/15

Fagor Arrasaten bertan eskainiko den tailer honetan Mondragon Unibertsitateako bi irakasle eta Fagor Arrasateko bi teknikarik hartuko dute parte. Workshop gisa antolatu du, arloko profesionalei zuzenduta.

Plaza mugatuak direnez, interesa dutenek lehenbaitlehen eman beharko dute izena. Horretarako 80 euroko prezioa ordaindu beharko da. Hona hemen lotura: Inscripciones.

Tailer honen helburua hauxe da: Line-Back deritzon metologia ezagutzea, erreferentea den errealitatea partekatzea, Line-Back printzipioak aplikatzeko argibideak ematea, kasu erreala izan daitekeena diseinatu, eta emaitzak guztien artean konpartitu.

Honen bitartez, line-back metodologiak dakarren abantailak ezagutzera eman nahi dira. Horrela, Mondragon Unibertsitateako irakasleek oso praktikoa izango den kasuak jarriko dituzte adibide gisa, irakaskuntza praktikoa bultzatuz.

Jardunaldia goizeko 9etan hasiko da eta eguerdiko 12etan bukatuko da. Parte hartu dute: Urtzi Uribetxebarria eta Ivan Navarro irakasleak eta Fagor Arrasateko Aitor Txurruka teknikariak. 

Interesa duen edonork eman dezake izena lehenbaitlehen.

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.