Japoniako kontsumitzaile erakunderik handieneko ordezkaritza bat Eroskin da bisitari

Programa zabalago baten parte da topaketa, nipondar ordezkariak mundu kooperatiboaren gaineko ezagutza handitzera etorri baitira MONDRAGONera.
Card image cap
2023/09/21

Japoniako Kontsumitzaile Kooperatiben Federazioa gaur goizean izan da Arrasaten, EROSKI hipermerkatuaren egoitza ikusten, euskal kooperatibaren denda eredua hobeto ezagutzeko. Interes berezia dute marka propioetan eta elikadura osasungarriarekin eta tokiko produktuekin erlazionatutako proiektuetan. Programa zabalago baten parte da topaketa, nipondar ordezkariak mundu kooperatiboaren ezagutzan sakontzen ari baitira Mondragon Kooperatibarekin, eta esperientziak trukatzen.

Hemezortzi kideko talde bat, Yoshitsugu Fujii zuzendari nagusia buru dutela, saltegian izan da bertatik bertara ikusteko Zurekin eredu komertziala, EROSKIren dendak gidatzen dituena, zeinaren ardatzean baitaude bezeroarenganako tratu pertsonalagoa, tokian tokiko produktuen eta sasoian sasoiko freskoen aldeko apustu indartsua, elikadura osasungarriaren sustapena eta eguneroko erosketan dirua aurrezteko era berriak.

Hemezortzi kideko talde bat, Yoshitsugu Fujii zuzendari nagusia buru dutela, saltegian izan da bertatik bertara ikusteko Zurekin eredu komertziala

Hipermerkatuaren bisitan, Josean Yela EROSKIren Harreman Instituzionalen eta Kanpo Harremanen zuzendariak lagunduta, Japoniako federazioko ordezkariek oso ondo baloratu dituzte EROSKIk darabiltzan jardunbideak, hau da, elikadura osasungarriaren sustapena (oinarritzat freskoak hartuta), tokian tokiko produktuen aldeko apustua eta ingurunean aberastasuna sortzeko tokiko produktuei bultzada ematea. Era berean, EROSKIk dituen marka propioen eskaintza zabalarekin interesatu dira bereziki.

Japoniako Kontsumitzaile Kooperatiben Federazioari buruz

1951ko martxoan eratu zen, Japoniako kontsumitzaile kooperatiben federazio nazional gisa. Gaur egun, 312 kide dira federazioaren parte, hala kontsumitzaile kooperatibak nola kontsumitzaile kooperatiben sindikatuak. 30 milioi bazkide guztira. Japoniako kontsumitzaileen erakunderik handiena da federazioa.

Haren zereginen artean dira kontsumitzaile kooperatiben mugimendua sustatzea, CO OP marka garatzea eta hornitzea kide diren kooperatibentzat, eta kide diren kooperatiben negozioak eta jarduerak garatzen laguntzea.

2022 amaieran, Eroskik sare komertzialean 1.526 saltoki zituen; besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatua; horretaz gainera, gasolindegiak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk

EROSKIri buruz

Kooperatiba izaerako Espainiako lehen banaketa taldea da EROSKI, eta liderretako bat Espainia iparraldeko merkatuan (Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan), %13ko kuotarekin horko merkatuan. 2022 amaieran, haren sare komertzialean 1.526 saltoki zituen; besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatua; horretaz gainera, gasolindegiak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk. Era berean, sei milioi Bezero Bazkide baino gehiago ditu, eta 31.000 bazkide kooperatibista, langile eta frankizia-hartzaile baino gehiago.

Banaketa komertziala