Jakiberri ideia-lehiaketak 178 proposamen jaso ditu

Ideiak aurkezteko epea bukatuta, epaimahaia hasi da proposamenak aztertzen. Apirilaren bukaeran jakingo da zeintzuk diren irabazleak.
Card image cap
2017/04/19

Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz-GipuzkoaLab ekimenaren testuinguruan garatzen da Jakiberri proiektua. Helburua euskal janari lasterra sortzea da.  

Martxoaren bukaeran amaitu zen lanak aurkezteko epea. 98 lagunek parte hartu dute ideia-lehiaketan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Burgosekoak.

Guztira 178 proposamen jaso dira euskal janari lasterra sortzeko. Horiek guztiak honela sailkatu dira:

-          51 proposamen euskal janari laster orokorrekoak.

-          20 proposamen gosariekin lotutakoak.

-          25 postre edo azken-buruekin lotutakoak.

-          18 proposamen umeei zuzendutako euskal janari lasterrari dagokiona.

-          25 proposamen askariarekin lotutakoak.

-          18 proposamen afariekin lotutakoak.

-          21 proposamen edari osasungarriekin lotutakoak.

Epaimahia hasi da dagoeneko lanak aztertzen. Lan horretan dihardute erakunde hauetako ordezkariak: ISEA, Basque Culinary Center, Mondragon Health, Jakion, Ausolan, Debagaraiko Garapen Agentzia eta Innobasque.