Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Jabetza Industriala eta Intelektuala elkarlan esparruetan

Idoia Apraiz eta Itziar Lopez de Bergara Galbaian-eko kideak izango dira hizlari nagusiak “Jabetza Industrial eta Intelektuala (JI) elkarlan esparruetan” izenburupean antolatutako jardunaldian. Aurrez aurrekoa izango da jardunaldia, irailaren 24an, Garaia Parke Teknologikoko eraikin nagusian.
Produktu berriak garatzeko edo, besterik gabe, produktuen zorroa hobetzeko edo zabaltzeko enpresen arteko lankidetza errealitate bat da. Lankidetza horietan garrantzitsua da lankidetzarako erreferentzia-esparru bat izatea, JIren atal espezifiko bat izango duena. Izan ere, JI-ak, enpresen aktibo garrantzitsuenetako bat izanik, esklusibotasun-eremu bat sortzea ahalbidetzen duten eskubide batzuk ematen ditu.
Jardunaldi honetan, lankidetza baten esparruan JIrekin eta haren kudeaketarekin lotutako alderdi garrantzitsuenetako batzuk landuko dira, hala nola I+G akordio bat, zerbitzuak emateko akordio bat, etab.
Besteak beste, honako gai hauek landuko dira: aurretik zeuden ezagutzen tratamendua, lortuko diren emaitzen jabetza, emaitzen ustiapena, akordioen negoziazioa, etab.
Partaide gutxiko jardunaldia izango da, interakzioa ahalbidetuko duena eta zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko bide emango duena.
Edukiak:
- Jabetza industriala eta intelektuala (JI)
- Nola sortu balioa JIrekin
- JIren funtsezko puntuak lankidetza-esparruan:
- Parte-hartzaileen tipologia
- Parte-hartzaileen ekarpena
- Parte-hartzaileen aurretiko ezagutza: sarbide-eskubideak
- Lankidetzatik eratorritako emaitzak: titulartasuna eta ustiapena
- Informazio konfidentziala eta argitalpena
- Gatazken kudeaketa
- Solasaldia