Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Izendapen berriak MONDRAGON Korporazioan

Victor Arrizabalagak 2013ko apirilaren 1ean ekingo dio lehendakariorde kargu berriari MONDRAGONeko Tresneria eta Sistemen Dibisioan, Angel Barandiaran ordezkatuta, horrek erretiroa hartuko duelako. Azken urteotan Victor Cikautxo kooperatibako zuzendari nagusia izan da.
Oskar Goitia, berriz, maiatzaren 1ean helduko dio bere kargu berriari CM Automozio Dibisioan, Jose Ramon Goikoetxea ordezkatuta, Korporazioaren hainbat eremutan eta kargutan ibilbide luze eta emankorra egin ondoren erretiro adinera heldu baita. Orain arte biak elkarrekin aritu dira MONDRAGON Automozioan, bezeroekiko eta merkatuekiko harremanak eta estrategiak bultzatzen eta berrikuntza eta automozioaren sektoreko negozio berrien sustapena bultzatzen duen erakunde korporatiboan.
Lehendakariorde berriei buruz
Victor Arrizabalaga Ondarroan jaio zen (Bizkaia) 1957an. Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da Deustuko Unibertsitatearen aldetik, baita Zuzenbideko lizentziatua ere UNEDetik. Bere ibilbide profesionala Cikautxo kooperatibari lotuta dago, hantxe hasi baitzen Controller lanetan, Produkzioko zuzendari izaten jarraitzeko, eta, azkenean, Finantza zuzendari kargua betetzeko. 1996an zuzendari gerente izendatu zuten, eta kargu hori bete du gaur arte.
Oskar Goitia Gasteizen jaio zen 1969an, eta Ingeniari Tekniko Industriala da Mondragon Unibertsitatearen aldetik.
1990ean Wolhfarth GmbH enpresan hasi zuen bere ibilbide profesionala, motorretarako ekipamendu eta tresneria fabrikatzen duen Stuttgart inguruko enpresa horretako teknikari lanetan, eta Euskal Herrira itzuli zenean MONDRAGON taldean sartu zen Fagor Ederlan kooperatibako teknikari. 1993an Aurrenakera igaro zen, eta kooperatiba horretan zuzendari komertzialaren kargua bete zuen (1994-1999) eta, ondoren, gerentearena (1999-2003). 2004an Loramendiko gerentzi kargua eskuratu zuen eta enpresa hori kooperatiba bihurtu eta MONDRAGON Korporazioan sartzeko prozesuan parte hartu zuen. 2009an MONDRAGON Automozioko Zuzendaritza Nagusia hartu zuen bere gain, eta handik MONDRAGONeko automozioaren sektorean diharduten erakundeen arteko interkooperazioa bultzatu du, merkatuan haien posizionamendua hobetzeko.