Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Izendapen berriak MONDRAGON Korporazioan
MONDRAGONeko Kongresu Kooperatiboko Batzorde Iraunkorrak, Agustin Markaide buru zela, Josemi Arregi, Mikel Zabala, Iñigo Ucin eta Fabian Bilbao izendatzea erabaki du, Osagaien, Industria Automatizazioaren, Makina-Erremintaren eta Etxerakoen Dibisioetako lehendakariordeak izateko, hurrenez hurren.
Josemi Arregik datorren maiatzaren 1ean estreinatuko du kargua Osagaien Dibisioaren gidaritzan, eta Manu Berazaren ordez arituko da, Berazak aurreko hilean erretiroa hartu eta gero. Horrenbestez, Arregi bere ibilbide profesionalean denbora gehien eman duen Dibisiora itzuliko da, azken urteetan Industria Automatizazioaren Dibisioko lehendakariorde aritu bada ere.
Mikel Zabala orain arte MONDRAGONeko zentro korporatiboaren Gestio Sozialeko zuzendaria zen, eta orain bide profesional berriari ekingo dio, datorren maiatzaren 1etik aurrera Industria Automatizazioko Dibisioko lehendakariorde lanetan hasiko baita. Zabalak Industria Automatizazioko Dibisioko lehendakariorde lanak eta Gestio Sozialaren zuzendaritza nagusikoak bateratuko ditu.
Iñigo Ucinek 2012ko irailaren 1ean ekingo dio Makina-Erremintaren Dibisioko lehendakariorde agintaldiari, Rafael Barrenetxearen ordez, hori erretiroaz gozatzen hasiko baita.
Fabian Bilbao, Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldeko zuzendari nagusia, berriz, MONDRAGONeko Etxerakoen Dibisioko lehendakariorde berria izango da, uztailaren 1etik aurrera. Karguan Txema Gisasolaren ordez jardungo du, hori Korporazioko Kontseilu Orokorraren lehendakaritzan hasiko baita.
Lehendakariorde berriak
Josemi Arregi Arrasaten jaio zen, 1956an, Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Enpresa Kooperatiboen Zuzendaritzako Masterra egina du (Mondragon Unibertsitatea).
Bere ibilbide profesionala Copreciko zuzendari finantzario lanetan hasi zuen, eta kooperatiba horretan Gas Egosketa negozioaren zuzendaria izan zen (1989-1994) eta ondoren gerentea (1995-2001). 2001ean MONDRAGON Korporazioko Osagaien Dibisioko Linea Zuriko zuzendaritzan hasi zen, eta 2007an Industria Automatizazioko Dibisioko lehendakariorde izendatu zuten.
Mikel Zabala, Urrestillan 1954an jaiotako azkoitiarra, Industria Ingeniari Teknikoa da Donostiako Unibertsitate Eskolan, eta Industria Soziologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean.
Ibilbide profesionalari URKIDE Altzariaren Talde Kooperatiboko Giza Baliabideetako zuzendari lanetan ekin zion, eta 1990ean Fagor Etxetresna Elektrikoetako Pertsonen zuzendaritzan hasi zen.
1996a geroztik etapa profesional bati heldu zion, Fagor Minitresnetan gerente lanak egiten, eta ondoren Fagor Konforten eta gero ULMA Packagingen; 2005ean MONDRAGON Korporazioko Gestio Sozialeko zuzendari bihurtu zen, eta horretan jardun du orain arte.
Iñigo Ucin Azkoitian jaio zen (Gipuzkoa) 1960an, eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatuta dago Deustuko Unibertsitatean. Berrikuntzaren Kudeaketari buruzko master programa bat ere egin du (Deustuko Unibertsitatea). Bere ibilbide profesionala Danobatgroupi lotuta dago, bertan hasi baitzen Izarraitz makina-erremintaren enpresako zuzendari finantzarioaren lanetan, eta Giza Baliabideetako zuzendaria ere izan zen. Izarraitz Danobaten integratu zenean, Iñigo Ucin xurgatutako enpresaren produktuaren Negozio Unitateko zuzendari izendatu zuten, eta eginkizun hori Danobateko Controller lanekin bateratu zuen. 1998an Danobat kooperatibako gerente izendatu zuten, eta kargu horretan aritu da gaur egun arte.
Fabian Bilbao Gernika-Lumokoa da (Bizkaia), 1957an jaioa, eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatuta dago EHUn. Fagor Etxetresna Elektrikoetako zuzendari nagusi izendatu aurretik Taldeko Kooperatiboko hainbat kargu bete ditu, 1993an hasi zenetik: MONDRAGON Korporazioko Altzariaren Elkarketako zuzendari nagusia izan da, baita Korporazioaren Sustapen Zentroko Proiektuen arduraduna ere.
Azken urtean Taldeko Linea Zuriko Zuzendaritza bete du, zeinak konpainiaren bolumenaren %90 hartzen zuen, eta lehenago Fagor Electrodomesticos, S.Coop.eko zuzendari nagusia izan zen.
Gaur egun, Fabian Bilbao GEYSER-GASTECH, SAko eta ECOLEC Patronatuko lehendakaria ere bada.