Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Izan zaitez boluntario FLL Euskadi-MONDRAGON torneoan
Mundu osoan zehar STEAM bokazioak eta heziketa zientifiko-teknologikoa bultzatuz jarraitzen du MONDRAGONek.
Gauzak horrela, First Lego League gaur egun 90 herrialdeetan zehar 500.000 gazte inguru batzen duen heziketa programa internazional bat da. Honen baitan antolatuko da FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean, 2024ko martxoaren 2an.
Ekitaldia MONDRAGON Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak STEAM heziketa bultzatzeko Innobasquerekin duten akordioaren baitan dago kokatua. Horrela, Euskal Herriko ikasleen artean gaitasun teknologiko eta zientifikoekiko interesa aktibatu nahi dugu, jakintza ildo berri bat irekiz.
Masterpiece erronka
FLL Euskadi-MONDRAGON torneoak edizio berri bat izango du 2024ko martxoaren 2an, eta ekitaldi hau arrakastaz aurrera eramateko, zure presentzia ezinbestekoa dugu. 2024ko edizioan partaideek MASTERPIECE erronkari aurre egin beharko diete. Denboraldi honetan talde partaideek besteekin partekatu nahi duten zaletasuna identifikatu beharko dute (musika, zinema, antzerkia…), teknologia modu sortzailean erabiliz.
Bi adin multzoetara egokitzen da FLL Euskadi MONDRAGON, bakoitzari kategoria bat esleituz; FLL Explore (6-9 urte) eta FLL Challenge (10-16 urte).
Gazte guzti hauei zuzendutako jai itzel bat antolatu nahi du beste behin FLL Euskadi-MONDRAGON-ek, eta horretarako talde, pertsona, ikastetxe, laguntzaile eta bestelako eragileen laguntza beharrezkoa dugu. Jardunaldiak behar duen bezala funtzionatzeko behar beharrezkoa da boluntarioen laguntza, eta zurea ere ongi etorria izango da. Horretarako, hemen izena eman ahal izango duzu, eta martxoak 2an Mondragon Unibertsitateko Iturripeko Campusean egingo den ekitaldian protagonista zuzena bilakatu.
Boluntario moduan, nola lagundu dezaket?
FLL Euskadi MONDRAGON-eko ekitaldian, ainbat boluntario eginkizun desberdinetan aritu zaitezke:
Arbitro: Roboten jolasa kontrolatuko dut.
Epaile: Taldeen lana baloratu eta sariak erabakiko ditut.
Floater: Lehiaketak irauten duen bitartean taldeei laguntza emango diet hitzordu ezberdinetara garaiz iristen direla eta egun osoan ondo pasatzen dutela bermatzeko.
Zientzialari: FLL Junior taldeen lana baloratu eta lorpenak zorionduko ditut.
Timekeeper & Scorekeeper: Mahai-jokoaren software-a eta partiden iraupena kontrolatuko ditut.
Eremuen arduradun (Field, PIT & Queue volunteer): Lehiaketaren eremuak kontrolatuko ditut taldeek prozesu osoaz gozatzen dutela bermatzeko.