Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Izan zaitez boluntario FLL Euskadi-MONDRAGON torneoan

FLL Euskadi-MONDRAGON torneoak bere hirugarren edizioa izango du 2022ko martxoaren 5ean, eta ekitaldi hau arrakastaz aurrera eramateko, bolondresak behar ditu.
Mundu osoan zehar berrikuntzan eta teknologian heziketa bultzatuz
First Lego League gaur egun 90 herrialdeetan zehar 500.000 gazte inguru batzen duen heziketa programa internazional bat da.
Euskal Herriko 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean gaitasun teknologiko eta zientifikoekiko interesa aktibatu nahi dugu. Honen baitan antolatuko da FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean.
2022ko edizioan partaideek CARGO CONNECT erronkari aurre egin beharko diete, garraiobideen konexioa berrasmatuz.
FLL Euskadi-MONDRAGON ekitaldi seguru eta arrakastatsu bat antolatzeko; talde, pertsona, ikastetxe, laguntzaile eta bestelako eragileeen laguntza beharrezkoa dugu. Horregatik bolondresen rola ezinbestekoa da jardunaldia behar bezala joateko, eta interesa duen edonoren laguntza ongi etorria izango da. Horretarako, hemen izena eman ahal izango da, eta martxoak 5ean Mondragon Unibertsitateko Iturripeko Campusean egingo den ekitaldian protagonista bilakatu.
FLL Explore eta FLL Challenge
FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketa ofiziala izango da, eta honek esan nahi du, gure talde sarituak Estatu mailako txapelketara sailkatuko direla.
Martxoaren 5ean FLL Explore eta FLL Challenge erronkak izango dira. FLL Explore 6-9 urte arteko ikasleei zuzendua dago, eta FLL Challenge aldiz, 10-16 urte bitartekoei.
Bolondresen funtzioak:
- Arbitro: Roboten jolasa kontrolatzen
- Epaile: Taldeen lana baloratu eta sariak erabakitzen.
- Floater: Lehiaketak irauten duen bitartean taldeei laguntza emango eman hitzordu ezberdinetara garaiz iristen direla eta egun osoan ondo pasatzen dutela bermatzeko.
- Zientzialari: FLL Junior taldeen lana baloratu eta lorpenak zoriondu.
- Timekeeper & Scorekeeper: Mahai-jokoaren software-a eta partiden iraupena kontrolatu.
- Eremuen arduradun (Field, PIT & Queue volunteer): Lehiaketaren eremuak kontrolatu, taldeek prozesu osoaz gozatzen dutela bermatzeko.